detalle dokuteka-generico-fitxa

Drogaren kontsumo arduratsua bultzatzen

Denok dakigu drogen kontsumoak kalte psikiko,fisiko eta psikiko izugarriak sor ditzakeela, eta horren erabilera okerrak are handiagoak.

Elkarrizketa honetan, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Ailaket elkarteko kide den Maitane Anituak drogaren egungo kontsumoaz zenbait datu interesgarri emango dizkigu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria- Asteburu honetan bestalde, 32 urteko gazte bat hil da Bilbon, horrela jakin dugu, hainbat droga batera kontsumitu ondoren, tartean estasi likidoa, spedeed-a eta alkohola. Autopsiaren behin betiko emaitzen zain, lehendabiziko azterketek diote intoxikazio larria eragin ziotela, heriotzarainokoa. Drogen kontsumo arduratsua bultzatzeko AI LAKET elkarteko  Maitane de Anituari deitu diogu argitasun bila.
E- Egun on, Maitane!
M- Egun on!
E- Drogen nahasketa izango zen heriotza eragin diona? Horrela adierazi dute, horrela esan dute: nahasketa baten ondorioa izan daitekeela.
M- Bai, komunikabideen esanetan ba, gau berean gazte honek hartu omen zuen estasia, anfetamina eta alkohola, guztia batera. Hori da behintzat komunikabideek diotena.
E 2- Berriena da, edo behintzat guri berriena egin zaigu estasi likidoarena. Zer droga da estasi likidoa?
M- Ezagunagoa da EHB izenagatik. Berria, ez da droga berria, aspalditik atera zen. Baina, bere erabilera gero eta entzunagoa egiten ari dela. Dena den, beno…guk  behintzat ikertu ditugu pare bat alditan GHBko lagin batzuk, baina, beno ez da ezta ere gazteen artean asko zabaldutako droga behintzat MDMAri dagokionez. MDMA itxuran, gehien hartzen dena kristala izango litzateke, eta pilulak, honen ostean.
E- Estasiarekin badu zerikusirik estasi likido honek?
M- Bai, berez beno ba, izaera oso antzekoa da, izango da deribatu antzeko bat  bai? Eta eraginak egia da pixka bat desberdinak direla. Dena dena, dosiak zerikusi handia du kasu honetan.
E 2- Zer eragin izan ditzake estasi likido horrek?
M- Eragin pizgarriak, batez ere, eta gero ba, beno, soinu eta irudian ez dakit halako nahasmendu bat, ez dakit halako denboraren eta espazioaren galera pittin bat.
E- Maitane, irakurri dugunez etxean bertan prestatu daitekeen droga da. Hori horrela da?
M- Bai, antza denez, badago etxean prestatzea. Bai, GHBA eta bai bestelako substantziak , ketamina demagun, bada etxean presta daitekeen beste gauza bat. Gero erraza ala zaila den prestatzea, hori beste gauza bat da. GHBA prestatzeko tresnak edo eskuragarriak dira. Interneten ere badaude edo ematen dituzte argibide batzuk hori prestatzeko. Baina hortik erraza izatea fabrikatzea edo zaila den fabrikatze edo ondo fabrikatzea gauza bat da eta beste gauza bat da ea modan dagoen fabrikatzea edo ez, hori behintzat pertsonalki ez dudala uste.
E 2. Beno, egia da horrelako notiziek eragiten dutela halako harridura eta alarmismoa ere bai, neurri batean, ba entzuten dugunean 32 urteko gazte bat hil dela eta beharbada kontsumitu zituela batera hainbat droga, tartean estasi likidoa, ba horrek eragiten du alarmismo bat, baina zuek zuen esperientziatik zer esango zenukete? Kezkagarria da oso gazteen droga-kontsumoa edo kontsumo arduratsua dago gure gazteen artean?
M- Eh, beno, dago denetarik, bai? guk behintzat egiten dugu lan kontsumo arduratsuan, edo arriskua murrizteko. Egia da polikontsumorako joera handia dagoela, hau da, substantzia ezberdinak nahastearena, bai gau berean substantzia bat ohi baino gehiago hartzea. Hori aspalditik dagoen joera da. Baina, gero kasu honetan dago desinformazio handia erabiltzaileen inguruan, egindako nahasketei dagokienez. Ez da berdina estimulante bat beste pizgarri batekin nahastea edo depresore bat pizgarri batekin; hau da, nahasketen inguruko informazio gutxi dagoela uste dugu. 
E 2- Eta imajinatzen dut polikontsumoa berez, ona ez dela, droga diferenteak nahastea ez dela ona izango. Esan nahi dut..
M- Ez, ez da batere gomendagarria. Normalean, helburua, nahastearena, erabiltzaileen kasuan izaten da plazer handiagoaren bilaketa, baina ez baldin bada, polikontsumoa ondo egiten edo neurriz kanpo egiten baldin bada, ba, plazerra alde batera uzten da eta nahi ez diren eraginak agertzen dira.
E 2- Arrisku handiak har daitezke ezta?
M- Hori da!
E 2- Polikontsumoak arrisku handiak ekar ditzake. Oso ondo, ba, Ai laket elkarteko Maitane, eskerrik asko hau guztia kontatzeagatik.
 

detalle2

Dokuteka

C1
2014-02-24

x61pRelaContWAR

16342678
04:17

x61pViewCountWAR

8153

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR