Denboraleetan gidatzeko gomendioak

Eguraldiak laguntzen ez duenean, autoz ibiltzea oso arriskutsua bilaka daiteke, eta istripuak ugaritzea ohikoa da.

Hori dela eta, adituek bi gomendio ematen dituzte: astiroago joatea eta ibilgailuen arteko distantzia handitzea.
 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ruben Abal berriemailea.- Eguraldi txarra dagoenean errepideetan segurtasun-neurriak hartuta ere, gutxi izan daiteke. Haizea, elurra, lainoa, izotza eta euria gidariaren etsai bilakatu daitezke autoa hartzerako orduan.

Kasu horietan, gidatzea ez da batere erraza. Hortaz, onena kontu handiagoz ibiltzea da.
Luis Murgia.- Abiadura moteldu eta batez ere, aurreko kotxearekin edo zer daukagun aurrean, bada, tarte, distantzia hori pixka bat handitu.
R.A.- Baina faktore metereologikoez gain, autoaren egoerak ere eragina izan dezake.
L.M.- Gurpilak ondo edukitzea, argiak ondo edukitzea…
R.A.- Gune batzuk ere oso arriskutsuak bilakatu daitezke.
Tuneleko irteerak berebiziko arreta jarri beharreko puntuak dira. Izan ere, autoak babestuta egotetik eguraldi kaxkarrari aurre egitera pasatzen direlako bete-betean. Eta beste aholku bat ur-putzuen kasuetarako.
L.M.- Ez frenatu eta ez azeleratu.
R.A.- Gidariak, oro har, egun hauetan arretaz gidatu behar dutela kontzientziatuta daude.
Kaleko gizona 1.- Bustita badago, bai, astiroago.
Kaleko gizona2.- Abiadura murrizten eta lasaiago joaten.
R.A.- Beraz, eguraldia lagun ez dugunean, gidariok adi eta noski, bi eskuak bolanteari ondo eutsita.

 

Interesatzen zaizu



B2
2014-02-19
16342606
01:15
5933