detalle dokuteka-generico-fitxa

Liburutegiak zabalik egun osoan

Deustuko eta EHUko ikasle-talde batek Bilboko liburutegiak 24 orduz zabalik izateko eskatu du. Ekimena bultzatzen duen ikasleetako batekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saiokoek. Twitter ere erabili dute ekimen hori zabaltzeko eta babesa emateko.

Hiztegi lagungarria:

ATXIKIMENA BILTZEN. Sostengua jasotzen.

Suagatik etxea galdu dutenek web orria sortu dute jendearen atxikimena biltzeko: arropa, dirua…

AULKI BAKAR BAT ERE. Aulki bat bera ere.

Hizlariak aretoa bete du: aulki bakar bat ere ez dago hutsik.

AURRERAPAUSO. Aurrera ematen den urratsa.

Aurrerapausoa al da wifia hainbat haur-eskolatatik kentzea? 

AZTERKETA. Etsamina.

10 galdera ziren eta 6 ondo erantzunda gaindituta zenuen azterketa: bestela ez.

ESKARI. Eskatzen den hori.

Eskari bitxia jaso du udalak: kaleko zakur-kakak biltzeko udal langileek.

EZ DIGUTE EZERTAN LAGUNDU. Ez digute deusetan lagundu.

Zure hitzek ez digute ezertan lagundu: lehen bezalaxe gaude.

IKASI EZINIK. Ikasi ezinda.

Saiatu bai, baina ez zuen ikasturtea amaitu, latina ikasi ezinik.

IREKITA. Zabalik.

Hirian begiak ondo irekita gidatu behar da.

URTEAN ZEHAR. Urtean barrena.

Baidu izan da Txinan bilatzailerik erabiliena 2013. urtean zehar, ez Google.

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Xabier Olaran enpresaritza-ikasketak egiten ari da Sarrikoko fakultatean. Xabier, egun on.
XABIER OLARAN. Bai. Egun on. Bai.
E. Beno, orain urtarrilean izaten da azterketa-garaia unibertsitatean, eta zer eskatzen duzue: liburutegia egon dadila irekita 24 ordu? Egun osoa?
X. O. Bai. Ba hori da. Ba gure ustez Bilboko liburutegiak oso ondo dagoz (daude). Urtean zehar ba jendea joaten da, ez dauka inongo arazorik, eta baita ere, ez dagoz ( daude) beterik. Zergatik? Da epe bat, ba, jendeak ingelesa ikasten duela, joaten dela 2 orduz eta lasai-lasai. Baina guk eskatzen dugu azterketa-epean gehienbatean ba, urtarrilean, zuk esan duzun bezala, maiatzean…
E. Bai.
X. O. Aukera izatea bakarrik, edo posibilitatea izatea liburutegi bat 24 orduz. Zergatik? Askotan zu esnatzen zara goizeko 8etan…
E. Bai.
X. O. Goizeko 8etan esnatzen bazara lekua daukazu, baina ez dakit, zure familiagaz ( familiarekin ) egon behar bazara, lan egin behar baduzu, 11etan, 12etan, arratsaldeko 5etan, ez daukazu lekurik. Etxera bueltatu behar zara, ba ikasi ezinik…
E. Ja. Eta hori jende askori gertatzen zaio? Liburutegira ikastera joan, ez dakit, goizeko 11etan edo 12etan eta tokirik ez izatea?
X. O. Bai.
E. Aulki bakar bat ere libre ez egotea?
X. O. Bai. Nire kasuan, adibidez, joaten naiz ba adibidez batzuetan goizeko 8etan eta badekot( badaukat ) lekua. Baina gero, goizeko 11etan ikusten dut ba holako desfile bat, jendea nola pasatzen den lekua aurkitzen, eta ez du aurkitzen. Eta ez du. Eta orduan, jende hori joaten da, ba ez dakit, Bilbotik, beste liburutegi batera, beste liburutegi batetik beste batera. Eta orduan, holan (hola) , etxean amaitzen du azkenean.
E. Beno, eskatzen duzue gutxienez liburutegi bat irekita egotea examina-garaian 24 orduz.
X. O. Hori da. Ez dugu eskatzen liburutegi berririk eta ezebez (ezer ere ez).
E. Um.
X. O. Eskatzen dugu liburutegi bat ba 24 orduz izatea eta jende guztia organizatzen da ba, adibidez, joan ahal da arratsaldeko 8etan 12ak arte edo afaldu etxean eta gero bueltatu.
E. Erantzunen bat jaso duzue erakundeen partetik? Zuek ari zarete zuen aldeko babesak edo jasotzen traola batean edo esan dugu: hashtag, #Bilbao estudio 24 horas. Hor ari zarete jendearen atxikimena biltzen…
X. O. Bai.
E. Erakundeen partetik erantzunen bat jaso duzue? Norbaitek zerbait esan dizue edo?
X. O. E, esaten dizudan moduan hau hasi zen lagunegaz (lagunekin).
E. Bai.
X. O. Ba gure, gure ondoan dagoen jende guztiagaz, aitegaz eta gurasoegaz (guztiarekin aitekin eta gurasoekin)  eta hau dena. Eta esan genuen: beno, goaz ahalegintzera aurrera eramaten.
E. Um.
X. O. Orduan ba eskatu genuen ba alderdi politikoei, Diputazioari eta dena, baina gure ustez ez dute aurrerapausoa eman: “Bai. Ba ideia ona da.” Baina ez digute ezertan lagundu.
E. Um.
X. O. Horregatik ba pixka bat triste gagoz (gaude) ze gure ustez da beharrezkoa edo gutxienik, aukera izatea.
E. Bale. Ze gainera ez da astronauta-ideia bat, hau egin egiten da Madrilen, Bartzelonan, Salamancan, Burgosen, Granadan, Zaragozan, Valentzian…  badira liburutegiak 24 ordu irekita examina-garaian.
X. O. Hori da. Zuk esan duzu: askotan, askotan ba ingeniaritza edo arkitektura-unibertsitatean beraiek egiten dute hori. Eta ez da lurraldearen…  Lurraldea, esaten dugu: “goaz jartzera”. Ez. Unibertsitateak berak jartzen du. Eta, adibidez, zuk esango didazu Burgos Bilbo baino askoz handiago baden ala ez.
E. Ja. Ja. ja.
X. O. Edo gaztedia askoz gehiago badagoen ala ez.
E. Klaro, klaro. Beno ba, hortxe zuen eskaria: ea eskari hori norbaitek entzuten duen eta lortzen duzuen 24 orduz liburutegiren bat irekita egotea Bilbon. Xabier Olaran, eskerrik asko.
X. O. Bai, eskerrik asko zuei zabaltzeagatik. E, agur bero bat.
E. Beno!

detalle2

Dokuteka

B2
2014-01-31

x61pRelaContWAR

16342193
00:03:33

x61pViewCountWAR

4334

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR