Nolako txuletak egiten dituzte gaurko ikasleek?

Lehen ere erabiltzen ziren txuletak azterketa-garaian, eta orain ere berdin jarraitzen dute gaur egungo ikasleek. Jakina, oraingoak lehen baino sofistikatuagoak dira. Zuk inoiz egin al duzu txuletarik? Ea ezagutzen dituzun hemen entzungo dituzunak.

Hiztegi lagungarria:

BIZITZARAKO BALIO DUTEN GAUZAK. Garrantzizkoak direnak.
Zoritxarrez, eskolan teoria asko eta bizitzarako balio duten gauza gutxi ikasten da.
HARRAPATU. Egin ezin daitekeen zerbait egiten ikusi.
Irakasleak harrapatu ninduen txuletakoa kopiatzen.
IKASI BEHARREKOA. Mamia,  sartzen den materia.
Ikasi beharreko eduki guztiak eskema honetan dauzkat jasota
TXORRADAK EZ IKASI- Txorakeriekin, garrantzitsuak ez diren gaiekin denborarik ez galdu.
Ez du merezi txorakeria horiek buruz ikastea.
TXULETAK EGITEA. Material bat prestatzea azterketan erabiltzeko asmoz, irakaslea konturatu gabe.
Txuletak egitea debekatuta dago, baina ikasle askok egiten dute oraindik.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OIHAN VEGA. Txuleta egitea puzkerra botatzea bezalakoa da: mundu guztiak egiten du baina inork ez du onartzen irakaslearen aurrean. Eta txuletak egitea puzkerrak botatzea bezalakoa da ze garrantzitsuena da albokoa ez enteratzea, kasu honetan irakaslea ez enteratzea, hor dago gakoa.
KAZETARI EMAKUMEA. Egia da.
OIHAN VEGA. Txuleta egiteko modurik zaharrena, antzinakoena da, paper txiki batean ikasi beharreko edukiak idaztea. Baina, klaro, gu unibertsitatean galdezka ibili gara, liburutegian, ze badakigu gaur egun egundoko metodo sofistikatuak daudela txuletak egiteko eta flipatuta geratu gara zer-nolako sistema desberdinak erabiltzen dituen jendeak. Entzun:
OIHAN VEGA. Zein da azterketa batean txuletak egiteko modurik onena?
ELKARRIZKETATUA 1. Jo, nik askotan egiten nuen erroilu bat bezala paperarekin, koadernoko papertxo batekin moztu, klik bat mahaira pegatu, mahai azpian, eta orduan errodillo bat bezala ateratzen joan, sartzen… partearen arabera.
OIHAN VEGA. Hori egundoko ingeniaritza da.
ELKARRIZKETATUA 1. Orain badaukate Euskal Herriko ikasleak modu berri bat probatzeko.
OIHAN VEGA. Baina ez duzu gehiago tardatzen txuleta hori egiten ikasten baino?
ELKARRIZKETATUA 1. Ba, egia esan, bai, pare bat ordu behar izaten dira.
OIHAN VEGA. Pare bat ordu txuleta bat egiteko!
ELKARRIZKETATUA 1. Nik txuleta luzeak egiten ditut.
OIHAN VEGA. Irakasleen aurrean zein da metodorik onena txuleta bat egiteko?
ELKARRIZKETATUA 2. Ba, orain daude programa asko tipexean. Inprimatzen duzu tipex bezalako paper batean edo horrela eta daukazu. Pegatzen duzu tipexean eta dirudi…
OIHAN VEGA. Hau da tipexaren etiketa dirudi, bere ingredienteak edo agertzen diren tokian eta hor txuletak egiten dituzu. Zuk egin duzu hori? Lasai, zure aurpegia ez da irratian agertuko. Esan lasai.
ELKARRIZKETATUA 2. Ba, bai.
OIHAN VEGA. Irakasle baten aurrean zein da txuletak egiteko modurik onena?
ELKARRIZKETATUA 3. Behin egin nuen txuleta bat Teknologiako klasean eta harrapatu egin zoztien [zidaten] eta harrezkero ez dut gehiago egin.
OIHAN VEGA. Akaso, Teknologiako klasean txuleta bat egin duen bakarra zara munduan? Normalean teknologia izaten da berez gainditzen den asignaturetako bat soinketarekin batera.
ELKARRIZKETATUA 3. Ni letretakoa naiz. Teknologiarekin ez naiz ondo moldatzen, eta horretarako egin nuen txuleta eta harrapatu egin zoztien [zidaten].
OIHAN VEGA. Eta nola egin zenuen txuleta?
ELKARRIZKETATUA 3. Ba, pilatu nuen papera eta egin behar nuen kanbio, eta harrapatu egin zoztien [zidaten].
OIHAN VEGA. Hori ez da txuleta, hori da ja azterketa idatzita edukitzea.
ELKARRIZKETATUA 3. Bai, a lo grande egiten ditut nik gauzak.
ELKARRIZKETATUA 4. Normalean ez dut egiten, ez dut egiten txuletarik, asike…
OIHAN VEGA. Argia zara orduan, zu?
OIHAN VEGA. Ikasle baten aurrean txuleta egiteko modurik onena zein da?
ELKARRIZKETATUA 5. Agian, tipexarena, saiatu bertan jartzen edota, ez dakit, metodo tipikoak: txuleta mahai azpian, mahai gainean idatzita edo eskuetan.
OIHAN VEGA. Bueno, tipexarena askotan errepitaktu dute. Orrialde batzuk ia badaude Interneten dagoeneko; zure tipex marka sartzen duzu bertan, eta zure tipex markaren antzeko pegatinatxo bat inprimatzen duzu, eta irakaslearen aurrean engainatzeko modukoak.
KAZETARIA GIZONEZKOA. Nik ere badaukat, nik ere badaukat.
OIHAN VEGA. Badaukazu halako bat, e? Ostras.
KAZETARIA GIZONEZKOA. tipex magiko hori, bai, bai. Ez dut behin ere erabili, baina pasatu zidaten behin.
KAZETARIA EMAKUMEA. Ba, ni flipatuta nago, e, erabat flipatuta. Eta hau nondik dator? Txinatik baita ere?
OIHAN VEGA. Ez dakit, ba, azkeneko honek, gainera, era guztietako txuletak esan ditu.
KAZETARI GIZONEZKOA. Txuletarik behin ere egin duzue?, eta erabili?
OIHAN VEGA. Txuleta bai, baina nik neukan erloju bat digitala zena bere garaian. Hor zetorren, ba, notak ipintzeko aplikazio bat, eta bertan idazten nituen nik. Eta badakizue zein den gauzarik onena? Nire amak laguntzen zidala txuleta horiek egiteko.
KAZETARI EMAKUMEA. Benetan?
OIHAN VEGA. Bai, ze amak esaten zidan, “begira, ikasi beharrekoa ikasi ezazu; txorradak ez itzazu ikasi”.
KAZETARI EMAKUMEA. Hori da, formulak eta hola.
OIHAN VEGA. Holako txorradak. Hau, ze, bizitzarako zertarako balio dute? Benga, hori txuletak egin.
KAZETARI EMAKUMEA. Guk ere horrela egiten genuen.
OIHAN VEGA. Gaur ikasleei gauza bat esan behar diet: bizitzarako balio duena hori ikasi, eta horrela probetxuzko mutilak eta neskak izango zarete. Orain, eskoletan, institutuetan eta unibertsitateetan ere erakusten diren txorradak ez ikasi; hor txuleta egin eta kito.

B2
2014-01-27
16342009
00:03:57
5628