Dokuteka
Ziztadarik gabeko odol-analisiak
Katalunian, Badalonako enpresa bat ari da metodoa probatzen.
Biosentsore batzuen bidez egiten du analisia, 10 minutu eskasean eta emaitzak unean bertan jasotzen dira.
Berriemailea.- Odola atera gabe eta batzuentzat hain ezatseginak diren orratzak eta ziztadarik gabe.
Makina honek bost biosentsore erabiltzen ditu odola aztertzeko: gaixoaren lepoan, besapean eta zilborrean ipini eta ordenagailu batera konektatzen dira.
Makinak gorputzaren tenperatura neurtzen du Badalona Serveis Assistencials enpresako ikerketa zuzendariak azaldu digunez.
Algoritmo matematiko batzuen bidez, odolaren azterketa egiten da.
Dispositibo hau bideragarria den ala ez ikertuko dute Badalonako Udal Ospitalean. 130 boluntariori proba egingo diete eta emaitzak odol-analisi tradizional baten emaitzekin konparatuko dira.
Martxoan izango dituzte ikerketaren emaitzak.
