Dokuteka
Ba al dakizue zein den euskaraz idatzitako lehen esaldia?
Euskarazko lehen esaldi idatziak Donemiliaga Kukula (San Millán de la Cogolla) Errioxako monasterioan agertu ziren.
Hauxe izan zen lehena: "Izioqui dugu guec ajutu ez dugu". Fraideren batek idatzi zuen X. mende amaieran.
Kike Amunarriz.- Donemiliana Kukulari buruz, alias San Millan de la Cogolla. Hau Errioxako monasterioa da, en Naiara, alias Najeraren ondoan dagoena, eta euskaldunontzat garrantzi handia duena.
Hantxe idatzi ziren latinezko Emilianensis deituriko kodexak, eta kodex horren bazterrean euskarazko lehen esaldi idatziak agertu ziren:
Jzioqui dugu guec ajutu ez dugu
Fraideren batek idatzi zituen X. mendearen bukaera aldera, latinezko pasarteak argitze aldera. Baina, zoritxarrez, oraindik ez dakigu zer esan nahi duten.
