detalle dokuteka-generico-fitxa

Carlos Resa, Euskal Herriko zuzendari pornoa

"Euskal Herriko lehen zuzendari pornoa" esaten diote Carlos Resari, iragan urteko abuztuan ¿Marranas con ganas' filma egin zuenetik, eta ohorez darama etiketa hori. Pornoaren munduan bigarren saioa egin berri du, ¿Inxpiración' film laburrarekin.

"Berotzeak eta masturbatzeak hartzen dute txaloen tokia pornoan"

— Nola sartu zinen pornoaren munduan?

Carlos: Nik, gazte gehienek bezala, porno filmak ikusiak nituen, baina zuzendari izatea bide arraro batetik heldu zitzaidan. Gasteizko Nazioarteko Zinema Jaialdia zela eta, pornoari buruzko mahai-inguru bat antolatzea proposatu zidaten, eta nire kabuz antolatu behar izan nuen dena. Bartzelonatik jende asko ekarri nuen: zuzendaria, aktoreak, produktoreak... Mahai-ingurua bukatuta hitz egiten ari ginela, mundu horretan sartzera animatu ninduten, eta hasieran ideia apur bat ahaztu arren, iragan urtean berriz hartu nuen.

— Marranas con ganas film luzea egiteko.

Carlos: Bai. Hasieran istorio sinple bat egite­ko asmoa izan arren, apurka-apurka korapilatuz joan zen, eta azkenean pelikula profesional ba­tean sartu nintzen buru-belarri. Egia esan, ez nekien non sartzera nindoan zuzendari eta produktore lanari ekin nionean. Zuzentzea ez zen oso zaila izan, baina produkzioa oso gogorra iruditu zitzaidan. Aktoreak bilatu, dena antolatu, gidoitxo bat egin, kokapenak zehaztu...

— Espero al zenuen egin duzun lanak hain harrera ona izatea?

Carlos: Saio moduan egin nuenez, nahiko harritu nau harrera onak, batez ere inondik inora espero ez nuen tokietatik heldu den hori. Pozten nau, baina ez du eraginik izango etorkizunera begira ditudan proiektuetan. Nire asmoa da honekin jarraitzea, baina oso zaila da honetaz bizitzea. Oso txikia da pornoaren mundua, eta lana zailtzen dizute mundu horren barruan daudenek, horretarako aukerarik ikusiz gero.

— Internetek eraginik ba al du porno zine­man?

Carlos: Kalte egin beharrean lagungarria gertatu zaio, batez ere egindakoa gehiago hedatzeko. Internetek kalte handiena aldizkarietan egin du. Nik ezin dut ezer esan, mundu honetan sartu berria naiz eta, baina Bartzelonako jendeak dio ez duela izan eragin handirik.

— Zer behar da aktore izateko?

Carlos: Gorputz polita, noski. Gaur egun es­tetikak berebiziko garrantzia du, eta askoz atseginagoa da pelikula batean neska eta mutil politak ikustea, gizon tripadunak edo titiak lurretik gertu dituzten emakumeak baino. Gizonen kasuan erreminta itxurosoa izatea ere garrantzitsua da, batez ere alor teknikoengatik. Zakila txikia bada, mugimendu asko izaten direnez, ez da behar bezala ikusten, eta bistatik galtzeko arriskua dago. Nesken kasuan: malgutasunak ere garrantzi handia du.

— Eta nola dago Euskal Herriko harro­bia?

Carlos: Egin dugun azken film laburraren bi protagonistak gasteiztarrak dira, lehen pelikuIan ez bezala, eta onartu behar dut ez nuela horrelakorik espero. Horrek harritu egin ninduen, ez baita normala. Bi aktore horiek, fisikoki beste munduko gauza ez diren arren, gogo handia zuten, eta hori nabaritzen da. Gainera, pertsona normalak gertuagokoak zaizkio ikusleari.

— Aktore berriek laguntza handia behar al dute?

Javi: Batez ere filma hasi aurretik. Gogoratu behar zaie bi egun lehenago solariumera joan behar dutela eta depilatu egin behar dutela. Zenbat sexu egingo duten, bi egun lehenago dieta biguna egin behar dute, baita aiuta ere.

— Ez du ematen pornoaren atzean dagoe­na oso erotikoa denik.

Javi: Ez, inondik inora ez. Filmak beste ikuspegi batekin ikusteko gaitasuna garatu du. Eszena komikoak ikusten ditut batez ere, eta argiztatzea nola egina dagoen aztertzen saiatzen naiz.

Carlos: Filmatzean ez da inor berotzen, baina filma bi hilabete geroago ikustean berotzen zara. Filmatzean tentsio handia izaten da. Erekzioari ezin diozu eutsi sei orduz; eta hamar minutuko atsedenaren ostean, agian joan egiten da, eta ez dago pixka batean berriz izaterik.

— Porno aktoreez hitz egiten du jendeak, baina benetan aktoreak al dira?

Carlos: Benetako porno aktoreek ez dute gustuko ohiko antzezpena; jakin badakite ez dutela ondo antzezten. Azken batean, ez dira aktoreak, larru-jotzaileak baizik. Dena den, pornoa egitean ez dute gozatzen, eta ziurta dezaket hazia isurtzean bakarrik gozatzen dutela. Gauza bitxiak ere gertatzen dira filma­tzean; esaterako, aktore bati goragalea etorri, eta filmatzea bertan behera utzi behar izatea, barre algarak direla eta.

— Pornoan topiko asko dago; horien artean, mami gutxiko argumentua izaten duela. Hala irizten al diozue zuek?

Javi: Orain porno zinema eta ohikoa uztar­tzen saiatzen ari gara. Egin dugun azken film laburrean                  -Inxpiracion- biak nahasi ditugu, eta oso pozik gelditu gara.

Carlos: Ni zinemaren ohiko egiturari jarraitzen saiatzen naiz, besteak beste pornora bide horretatik heldu naizelako. Dena den, argi daukat mota honetako zineman hariak ez duela garrantzi handirik. Sexu eszenatik sexu eszenara jauzi egiten dute ikusleek; hori argi daukat, eta onartzen dut. Gainera, zinema komikoak barre algarak sortzea helburu duen bezala, pornoak jendea berotzea bilatzen du, eta hori lortzean helburua gauzatu duela esan daiteke. Berotzeak eta masturbatzeak hartzen du txaloen tokia pornoan.

— Beste topiko batzuen artean, esaten da porno filmak gizonentzat direla.

Javi: Inoiz saiatu izan dira emakumeentzako pornoa egiten, baina ez du arrakastarik izan.

CarIos: Emakumeek pornoa ikusteko zaletasun gutxiago dute edo ez dute horren erraz onartzen. Zergatik ez dituzte ba neskek gustuko izango porno filmak? Azken batean, bero-bero jartzen dira striptease ikuskizunetara joaten direnean. Dena den, ez badute porno filmik ikusten, haien kalterako, gizon puskak agertzen baitira.

— Pornoa berritzeko aukerarik ba al dago gaur egun edo dena dago asmatua jada?

Carlos: Ez dut uste ezar berririk egin daitekeenik. Jarrerei dagokienez, zaila da ezer berririk egitea, dena asmatuta dagoelako. Gainerako alorretan ere ezer gutxi egin daiteke. Zer egin behar duzu, efektu bereziak jarri? Ez dut berritzeko aukera handirik ikusten.

— Telebistako programa batean diotenez, Euskal Herriko arazoa da ez dela larrua jotzen. Pornoaren egoera antzekoa al da hemen?

Carlos: Ez, inondik inora ere ez. Ikerketak ikusi ditut, eta argi ikusten da hori. Bideo­ klubetan Ian egiten duten lagunak ditut, eta, esaten dutenaren arabera, pornoa dagoen txokoan mugimendu polita egoten da beti. Ez dakit loturarik dagoen pornoaren eta larrua jotzearen artean, baina, pornoari dagokionez, merkatua egon badago. Dena den, munduko edozein bazter gehientsuenetan bezala, sexuak garrantzia duela argi dago, jende guztia txoratzen duen zerbait da eta. Pertsona guztiek dituzte fantasiak, eta ezetz esaten duena gezurti hutsa da. Pornoaren ardura fantasia horiek irudietan jartzea da.

— Eta fantasia horiek irudikatzean euskara erabiltzea pentsatu al duzue inoiz?

Carlos: Hori aspalditik dugun ideia bat da. Abuztuko filma euskarara itzuli nahi izan nuen, baina azkenean ezin izan nuen egin, dirurik ez zegoelako. Diru laguntzei dagokienez, ez dute zentimo bakar bat ere ematen pornorako. Euskarari dagokionez, etorkizunean zerbait egiteko asmoa dut. Horretarako, lagun euskaldun batzuekin hitz egin dut, eta hainbat arazo egon daitezkeela esan didate. Hala nola, pornoan hitz potolo asko erabiltzen dira, euskaran itzulpen zehatzik ez dutenak. Ez dakit zapaldua bizi izateagatik gertatu izan zaion, baina euskara, gaztelaniarekin alderatuta, askoz mugatuagoa dago pornoan esan ohi diren astakeriak esateko.

— Pornoari egiten zaizkion kritikei zer deritzozue?

Carlos: Jendea hipokrita hutsa dela; pornoari buruz hamaika astakeria esaten dira, baina barren-barrenean horrelako film batean parte hartzea gustuko izango Iukete, hiru emakumerekin edo gizonekin aldi berean egoteko.

detalle2

Dokuteka

B2
2004-07-21

x61pRelaContWAR

  • Resa , Carlos
16339474

x61pViewCountWAR

6446

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR