detalle dokuteka-generico-fitxa

Martin Ugalde

Martin Ugalde hil zeneko dokumentua. Idazleari buruzko biografia datu nagusiak emango dizkigute erreportaje honetan.

36. DVDa

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Estitxu Fernandez.- Nondik gatozen jakitea, ezta? Hori ez zitzaion sekula ahantzi Martin Ugalderi. Gaur goizean zendu da idazle, kazetari eta euskaltzale handia. Komunikabideetan, politikan eta batez ere kulturan, euskal kulturan egin zuen lan handia. Berak errana da euskararen eta Euskal Herriaren alde hitz egin ez, hitz egion bakarrik ez, egin egin behar dela. Eta horixe, horrexegatik, bertze arrazoiren artean, erabaki zuen erbestea utzi, Venezuela utzi eta berriz ere Euskal Herrira, bere herrira, itzultzea. Euskaltzale handia galdu dugu.

Berriemailea.- Duela 83 urte Andoainen jaio eta gaur Hondarribian hil den Martin Ugaldek egondako tokian egonda, izandako eta bizitako sasoi, gizarte eta politika-egoera bizita, egoera txarrenari ere beti fruitua atera izan dio.

Martin Ugalde.- Pozik egon behar dut, eta gauzak, tokatu zaizkit egitea, batzuk ondo, besteak hobeto, besteak txarrak ere bai, noski. Baina egindakoa hor dago, edozeinek irakurriko du eta zuek filmatuko duzuena hor geldituko da.

Berriemailea.- Gertakari askoren lekuko, atzerrian hiru aldiz egondakoa, hiru lehendakarirekin lanean ibilitakoa. Euskarazko egunkaria sortzea, egia bihurtutako ametsa. Borondatea eta ontasuna, langilea eta ekina. Horiek oinarrian hartuta, bere bizi-filosofiak.

Martin Ugalde.- Mundu honetan historia egiten bada, herrien historia egiten bada, herria maite duenak idatzia izango dela eta nik ere halaxe maite nuen eta nik ez banuen maite ez nintzen horretaz arduratuko.

Berriemailea.- 36.eko gudan, Andoaindik, herritik alde egin eta amagaz batera, Venezuelara alde egindakoa. Caracasen hasi zituen bere lehenengo kazetari-lanak. Zurichen ezkondu zen, 25 urte erbestean eman ondoren Euskal herrira itzuli, Hondarribira eta ordutik egindako lanak gure gizarte, kultura eta hizkuntzaren alde egindako lanagatik behin eta berriro zoriondu eta saritutakoak izan dira.

Mila esker eta goian bego, Martin Ugalde.

 

detalle2

Dokuteka

B2
2004-10-03

x61pRelaContWAR

16339421
00:02:15

x61pViewCountWAR

2576

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR