Dokuteka
Lagun bila
Pertsona bakartia zara. Ez dituzu lagun asko, eta adiskide gehiago izan nahi zenituzke. Zaila egiten zaizu ezezagunekin harremana egitea.
Pertsona bakartia zara. Ez dituzu lagun asko, eta adiskide gehiago izan nahi zenituzke. Zaila egiten zaizu ezezagunekin harremana egitea.
Beti esan izan da: lagunak ondo zaindu behar dira. Izan ere, lagunek, bikotekideak ez bezala, ez zaituzte inoiz bazterrean utziko. Lagunak ezinbestekoak dira. Jan Yager AEBetako soziologoak hiru lagun mota bereizten ditu: ezagunak (gehienera 40 bat izan ohi ditugu), gertuagoko lagunak (gehienez 12 bat) eta lagun minak ( arabera, bakarra izan ohi dugu).
Lagunak dituenak benetako altxorra du. Izan ere, alboan ditugun pertsona horiek gauza ugari ematen dizkigute: maitasuna, komunikazioa, olgeta... Hala ere, zuri zaila egiten zaizu jendea ezagutzea. Zer egin?
1. Ez zaitez etxean geratu. Ikastetxean, mendi taldean, lanean... sor daitezkeen planetan parte hartu.
2. Irribarrea zure burua aurkezteko keinu polita da. Irribarretsu ibiltzen denak irribarreak jaso ohi ditu.
3. Ez izan lotsatia, eta zure alderdi onenak nabarmendu.
4. Ez ezazu egun osoa zure buruaz hizketan eman. Entzun besteek diotena. Hala ere, zure iritzia eman nahi izanez gero, ez kikildu.
5. Jendea ezagutzeko aukera ematen duten jardueretan parte hartu: dantzaldiak, ikastaroak, ikuskizunak, erakusketen inaugurazio eta estreinaldiak...
6. Norbait pixka bat ezagutuz gero, deitu iezaiozu haren izena erabilita. Horrek konfiantza ematen du.
