detalle dokuteka-generico-fitxa

Elizaren kexuak

Eliza katolikoari dagokion beste ikuskizun bat bihurtu dute albistegi gai, Aita Santuaren azken arnasa. Orain, hurrengo astetan, Aita Santuaren heriotzarekin ibiliko gara, gora eta behera.

Agian joan diren egunetan, Santu deritzon astean hain zuzen, katolikoen ohitura zahar eta berrietan blai gelditu garelako, aspalditxoan ez dugu entzun eliza katolikoaren buruzagiek azken urtean sarritan errepikatu duten leloa, alegia, baztertuak daudela gure gizartean. Aste Santuan nagusi izan dira kale askotan, komunikabide ugaritan, are albistegietan, prozesio etabarrekin. Eta egoera horretan ez zitzaien leloa aproposa irudituko. Gainera, prozesioak desagertu bezain laster, eliza katolikoari dagokion beste ikuskizun bat bihurtu dute albistegi gai, Aita Santuaren azken arnasa.

Egia da Aita Santua ez dela, bakarrik, eliza katolikoaren burua, era berean Estatu baten buru ere badelako. Baina momentu berean suertatu dira hilzorian bi Estatu guztiz txikiren buruak, Monako eta Vatikanoa, eta batak eta besteak ez dute oihartzun bera izan, Aita Santuari beste kategoria bat erantsi behar zaiolako. Orain, hurrengo astetan, Aita Santuaren heriotzarekin ibiliko gara, gora eta behera eta, laster, berria aukeratzeko zereginekin eta aukeraren ondorioekin eta ondorioen ondorengoekin. Egunkari guztietan, albistegi guztietan, astetan, hilabetetan.

Agian hori guztia bukatu arte ez dute berriz errepikatuko baztertuak daudenik.

Mendetan egon dira gizartearen gailurrean, gizartearen gainean. Eta bitarte horretan beraiek baztertu dituzte gainerako erlijioak, ahal izan dutenean, eta erlijiorik gabeko pertsonak. Agian gure artean botere hori galtzen ari direlako kexatzen dira. Ezer ez duenarentzat pittin bat asko baita eta asko duenarentzat mordo bat ia ezer ez.

detalle2

Dokuteka

B2
2005-04-04

x61pRelaContWAR

  • Urretabizkaia , Arantxa
16338453

x61pViewCountWAR

3355

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR