detalle dokuteka-generico-fitxa

Oinatz Bengoetxea: "Norberak estutzen du bere burua"

Binakako txapelketan, ezustekoa emango ei du. Eta guri ere ezustekoa eman digu: zuzen, azkar eta zorrotz erantzun dizkigu galderak. Frontoian aritzen den moduan.

1 Pilota profesionala bi enpresaren menpe egoteak ez al dizkie pilotari berriei ateak ixten?
Jardunean
Kontrakoa gertatzen dela uste dut. Enpresa bakarra egon balitz, aukera gutxiago egongo lirateke. Baina bi enpresa daude orain, bakoitzak bere pilotariak zaintzen ditu, eta biek ematen dizkiete aukerak.

2 Pilotariak derrigorrean ehiztari izan behar al du? Ez al duzue beste zaletasunik?
Topikoak
Ez dut uste. Pilotari asko dira ehiztariak, baina denak ez. Ni neu ere ez naiz. Eta ehiztariak direnek ere badituzte bestelako zaletasunak. Uste hori okerra da.

3 Hain gazterik hainbesteko izena hartzeak ez al dizu beldurrik ematen? Presioari aurre egiteko gai ikusten al duzu zeure burua?
Burua
Nik uste dut norberak estutzen duela bere buruari. Nik badakit oraindik gaztea naizela eta orain ondo ari naizela. Eta gero ere horrela jarraitu behar dudala ere badakit, umil-umil, gauzak ahalik eta ondoen egiten.

4 Orain ezagunagoa zara. Zelan daramazu famatua izatearen kontua?
Garazi
Pilotari izatearen parte bat da, eta horrela hartzen dut. Egia da batzuetan astuna gertatzen dela, baina jendeak, ondo eginez gero, ez dizu inporta. Aitortu beharra daukat: azkenean gustatu ere egiten zaizu.

5 Eta ezagun zarenetik, gehiago ligatzen duzu?
Ñini
Orain neska-laguna daukat, eta jada ez du ligatzen. Dagoeneko formaldu naiz.

6 Eta famatu zarenetik, zure izaera aldatu al da?
Neskatxa
Ez dut uste. Pentsatzen dut txorakeria bat dela famatu bihurtu eta aldatzea. Nik uste dut niri ez didala eragin, ez nuke nahi behintzat.

7 Partidak jokatu aurretik zerbait berezirik egiten al duzu? Ba al duzu maniarik?
De Paula
Badut mania bat. Partidarik ez dudanean hiru belarritako erabiltzen ditut; partidarako, berriz, bakarra erabiltzen dut, bi kendu egiten ditut.

8 Konturatu naiz pilotariek sekulako ipurdia duzuela. Zerbait berezia egiten duzue ala telebistaren kontua da?
Ander
Kar, kar... Zalantzarik gabe, hori telebistaren kontua da.

9 Pilotariek parrandazale fama duzue. Hala al da?
Kuriosoa.
Ba bai. Baina nik uste dut pilotariei gainerako pertsonei moduko gauzak gustatzen zaizkigula. Pertsona normalek parranda gustuko dute, eta, gu ere hala garenez, guk ere bai. Kontua da guk neurria hartu behar diogula.

10 Markagailuari askotan begiratzen al diozu?

Txend
Ba bai, agian gehiegi. Askotan begiratzen diot markagailuari, eta, beharbada, gutxiago begiratu beharko nioke, lasaiago jokatzeko.

11 Diotenez, aldageletan txutxu-mutxuka ibiltzen zarete partida hasi aurretik. Hala da?

Ehak
Beno, denetarik dago. Denetarik hitz egin beharra dago, eta bai, batzuetan txutxu-mutxuka ere jarduten dugu. Baina, beno, gaizki esaka, behintzat, ez dugu jarduten!

12 Gazte eta zoro samarra izanda, zer moduz moldatzen zara pilotari heldu eta serioagoekin?
xxx
Gaztea beti izan da zoro, eta ni ere beti izan zoroa, baina, beno, azkenean lanbide hau daukat, honek ematen dit dirua, eta, honetatik bizi behar dudanez, serioago hartzen ikasi dut.

13 Nolatan jokatu zenuen Mundialean Espainiako selekzioarekin, zure kide askok uko egin ostean?
Duintasuna
Gezurra da nire kideek uko egin ziotela. Joateko deitu zigutenean, enpresarekin hitz egin genuen, eta hark joateko esan zigun. Eta horrela joan ginen.

TXAPAPEAN

Ehizatzea ala ehizatua izatea? Ehizatzea.
Noren aurka jokatuko zenuke gustura? Xalaren aurka, oraindik ez dudalako jardun
eta gogoa dudalako.
Pilotari izan ez bazina? Ez dakit, beti izan nahi izan dut pilotari.
Pilotari moduan memento hoberena? Aurtengo binakako txapelketa.
Parrandarako eta jokatzeko pilotari bat? Abel Barriola, lagun mina dut.
Eta ametsetako partida, norekin? Buruz buruko finala, Irujorekin.
Frontoi bat? Iruñeko Labrit.
Nola deskribatuko zenuke Aimar Olaizola? Pilotari handia eta pertsona jatorra.

 

detalle2

Dokuteka

B2
2005-05-04

x61pRelaContWAR

  • Bengoetxea , Oinatz
16338146

x61pViewCountWAR

4078

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR