Dokuteka
Lozioa, azpiko arropari usain txarra kentzeko
Surcare detergentearen fabrikatzaileak 3.000 britainiarri inkesta bat egin die, eta erantzun harrigarriak jaso dituzte.
Gizon britainiarren %19k lozioa ematen dute barruko arropan bizarra moztu ondoren, usain txarra estaltzeko.
Baina daturik harrigarriena: %4k esan dute galtzontzilo bera erabiltzen dutela aste osoan. Bestalde, 20 gizonetatik batek buelta ematen dio azpiko arropari, egun bat gehiago erabiltzeko.
Eta badirudi emakume britainiarrek ere antzeko ohiturak dituztela. Gizon-emakume guztien %10ek onartu dute azpiko arropa bera erabiltzen dutela hiru egunetan. Gainera, %48k adierazi dute batzuetan —batez ere, gauean— barruko arroparik gabe ateratzen direla kalera.
