Dokuteka
Munduen arteko gerla
1938ko urriaren 30ean, Orson Wells zine zuzendariak irrati bidez nobela baten dramatizazioa egin zuten. Bertan estralurtarrak lurra bereganatzen ari zirela esaten zen.
Esataria: gaur 68 urte Orson Welles zinegile estatubatuarrak Herbert Georges Wells idazlearen Munduan Arteko Gerra eleberria ukitu eta irratiaren bidez zabaldu zuen. Jendeak irratian entzuten ari zena egiatzat hartu zuen, eta izugarrizko beldur-giroa zabaldu zen Estatu Batuetan. Herbert George Wells idazlearen nobelak estralurtarren inbasioa kontatzen du, nola jaisten diren euren platillo hegalarietan itxura borobila zeukaten izaki harrigarriak, eta nola hasten diren eraso egiten arma ezezagun eta hilgarrien bidez. Garai haietan irratia komunikabide nagusia zen mundu guztian, baina batez ere Estatu batuetan. Gauero familia osoa elkartzen zen irratiaren inguruan eta han entzuten zituzten albisteak, lehiaketak edo eguraldiaren berri. Baina afalondoren dramatizazioak ziren programa izarrak. Nobelak eta antzezlanak egokitzen zituzten irratiaren bidez zabaltzeko, eta Orson Welles zinegilea hor ere maisu izan zen.
1958ko edota 38ko urriaren 30eko gauean aurkezleak programa hastera zihoala eta mikrofonoa Orson Wellesen eskuetan utzi zuen: hau azalpenak ematen hasi zen eta programa nola egin zuten et nolakoa izango zen adierazten. Hitz horiek mundu guztiak entzun balitu ohartuko zen ondoren zetorrena ez zela benetan gertatzen ari zen zerbait, idazle batek asmatu eta irratigileek egokitutako idazlana baizik. Baina orduan, orain telebista ikusterakoan gertatzen den bezala, jendea irratitik urrutiratzen zen programa bat amaitu ondoren, bazekitelako anuntzioak eta sarrera izango zirela, eta bazutela denbora komunera joateko, esate baterako.
Eta guztiak berriro irratiaren aurrean eserita zeudela hasi zen Orson Wellesen istorioa, baina esan bezala, zinegile estatubatuarrak ezin hobeto egokitu zuen nobela, eta sinesgarritasun handia eman zion. Eta ustez gertatzen ari zena kontatzen ari zela azken orduko berriek, edo kalean zeuden kazetariek mozten zioten hitza. Halako batean, astronomo batekin egindako elkarrizketak datu gehiago ematen zituen. Astronomoak zioen sutan zetorren meteoritoa ikusten ari zela, leherketa handia izan zela Lurraren kontra jotzerakoan, jendea elkartzen ari zela toki hartan, eta meteoritoa benetan ontzi espaziala zela. Irratiz inguruan elkartutako jendearen oihu larriak entzuten ziren, kazetariek etengabe mozten zuten emisioa datu berriak emateko. Programaren hasiera entzun ez zutenek benetan sinestu zuten martetarrak Lurra inbaditzen ari zirela. Jende asko sotoetan ezkutatu zen armak hartuta, beste batzuek leihoen eta ate-zirrikituak bustitako toallekin itxi zituzten estralurtarrek botatzen zuten gasa etxean sar ez zedin. Jendea kalera irten zen beldurraren beldurrez. Ondoren, egia jakin zenean, eskandalua eta jendearen haserrea ere handiak izan ziren. Orson Welles bera erabat harrituta geratu zen bere programak izandako eraginagatik, baina Munduen Arteko Gerraren erretransmisioak erakutsi zuena batez ere izan zen irratiak zeukan indarra. Batzuentzat irratiaren benetako gailurra huraxe izan zen. Milaka eta milaka pertsona sinistuarazi zuelako gauza erabat harrigarria benetakoa izan zitekeela. Handik aurrera lehen mailako lekua hartu zuen ordura artekoak ez ziren helburuak lortzeko, propaganda eta nahi ziren ideiak eta egiak lau haizetara zabaltzeko.
