detalle dokuteka-generico-fitxa

Ohitura aldaketak

Nola aldatzen diren gauzak ezkondu eta gero!

Andoni nire lagunak lehen ez zuen inoiz ohea egiten; orain, ezkondu ondoren, egunero egiten du, astelehenetik igandera.

Lehen oso gutxitan egiten zuen harrikoa; orain, berriz, askotan, emazteak agintzen diolako.

Ezkondu aurretik urtean behin garbitzen zuen komuna: Gabonetan; orain astean behin uzten du komuna garbi-garbi.

Lehen gutxitan janzten zuen arropa lisatu gabe; ezkondu denetik, ordea, astebururo erabiltzen du plantxa, igandeetan.

Ezkondu baino lehen, noizean behin bakarrik garbitzen zuen arropa; orain astero jartzen du garbigailua, aste osoko arropa garbitzeko.

Argi dago gauzak, batzuetan, onerako aldatzen direla, ezta?

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2006-11-03

x61pRelaContWAR

16337468

x61pViewCountWAR

10739

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR