detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal Herri euskaldunaren memoriaren transmisioa

Euskal Herriaren iparraldeko euskaldunen memoria gordetzen eta belaunaldi berriei helarazten saiatu diren bi egileen goratzarrea egiten du saio honetan Nora Arbelbidek.

Eñaut Etxamendi eta Antton Luku dira bi egile hauek.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Abestia.  

Bidia (bidea) da luze-luze: 
Han bakarrik dabil haize. 
Amak bihotza du leize: 
Aita gau guzian (guztian) 
Gudari mendian 
Ama dagonian (dagoenean) 
Baratze aldian. (aldean) 

Arantxa Iturbe esataria. Nora Arbelbidek halaxe eskatuta atera dugu kantu hau fonotekatik. Nora Arbelbide, Baiona, arratsalde on. 

Nora Arbelbide esataria. Bai, arratsalde on.  

Arantxa Iturbe. Asko emozionatzen zaituen kantua da, ezta?  

Nora Arbelbide. Bai. Eta espero dut entzuleak ere. Bai da Etxamendi eta Larralderen kantua: Ama, zer duzu nigarrez? (negarrez). Eta, ez dakit, entzuleek ezagutzen duten bikote hau. Badira kantu ainitz (anitz) klasiko bilakatuak direnak geroztik, eta haiek, eta Etxamendik idatziak Joseba Elosegiri: Yup la la, Garaztarra naiz eta, Bidez bide, Zutik, eta nik dakit zer… Eta gaur Etxamendiz mintzatu nahiko nuke pixka bat, Garazi aldean sortua baita Ezterenzubin, 1935ean. Eta bo, (bueno), Ezterenzubi ezagutzen ez dutenei gomendatuko nieke, biziki ederra baita, eta inguruko mendiak ere. Funtsean badira ainitz, igandeetan eta besta (festa) egunetan badoazenak harat (hara), eta garaian ere, agian Etxamendiren haurtzaroan ere ederrak ziren. Baina lanjerosak ere, han erabiltzen baitzuen mendia lan egiteko, eta herria odolusten ikusia omen du Etxamendik. Hala dio. Ama goiz hil zitzaien eta aita desegin. 10 urte bizi izan da Euskal Herritik kanpo, eta berriz sartzean, etxean, etxean bizi drama inguruetan ere bizi zela ohartu zen eta hor hasi zen kantatzen eta idazten. Eta ohartu zen ere politikaren garrantziaz. Hautatuz gero, herri bat peko (beheko) errekara botatzen ahal dela, edo alderantziz, goratu. Eta hola, kantatuz, ele labur, ele luzeak idatziz belaunaldi ainitz markatu dituen irakaslea izan da Etxamendi. Gero erretretan dago orain. 10 urtez tesia egiten hasia, baina transmititzen ibilia da eta transmisioaren inportantziaz ere ohartua, bere baitako elektrika erraiten (energia erraten) duena, bere baitako elektrika transmititzea gustukoa izan du beti, eta neurosiak ere eztitzen aritu da kantuen bidez. Eta transmisioaren garrantzi horretaz ari nintzela, dei bat aipatu nahiko nuke: Antton Lukuren azken liburua. Euskal kultura? Beraz, bon, (bueno) azken aldian ainitz aipatzen dena, baina hor nik uste dut, gara, gai nagusietako bat dela ere transmisioarena, ororen buru. Eta bistan dena, hamaika hari tiratzeko, tiratzera gomitatzen du idazle, antzerkilari eta antzerkigile garaztarrak.  

Ni ez naiz hasiko hor laburbiltzen. Seguru konplikatua da, gomendatzen dut irakurtzea, hori bai, eta bereziki Iparraldea ainitzentzat bukolikoa da, exotikoa da, arazorik gabekoa… Ba hola ikusten dute, baldin badute Iparraldea irakur dezatela liburu hau, zeren eta ipotxen eta pitufoen herri horretan ere badira Gargamelak ohartzerat emaiten (ematen) baitu liburu honek. Eta nik, aldiz, esaldi bat edo azpimarra nezake. Bukaeran, bo, erraiten (erraten) du, aski gogorra da liburua, baina beharbada asumitzen duela; eta hau, hau erraiten du, esaldi bezala hau idazten du: “Hiltzeko mementoan, politezia (adeitasun) guti. Funtsera goaz, seme edo alabari salatu behar delarik diru-kutxa zein pikotzepean (pikondopean) lurperatua den.”  

Hara, gure familian, joan den astean Xalbat osaba lurpean sartu dugu justuki, Heletako Bizkaiko etxeko laboraria, sorretxearen zaindaria, familiaren memoria. Eta heriotza beti gogorra bada, hor gogorra egin zait prezeski, diru-kutxa, altxorra edo gure familiaren memoria eta oro har memoria bat non gordea zuen erran gabe hil baita. Eta hori sentitu dut. Eta ez zuen idazteko usaiarik (usadiorik) eta guk ez genuen harengana joaiteko usaiarik (joateko usadiorik) ere: beti biharko uzten genuen. Eta orain ba segitu behar: transmititu ez digutena ba nahi dugu nonbait ikasi orain. Eta Etxamendik utzi baititu idatziak, idatzi horien (horiek) biltzen ari da Maiatz aldizkaria, eta Elkar-ek ere argitaratua du Etxamendi eta Larralderen antologia bat, beraz, hor entzun duzuen kantua beste kantu aunitz bezala entzuten ahal dira eta irakurtzen ere, baita liburuxka bat. Eta nonbait gure lur azpian urratzen ari den memoriaren lekukotasunak dira horiek oro, eta eskertzekoa da bilketa hori. Eta Etxamendiren garaikidetasuna ukatu gabe, aipa zeinke (zenezake) alderantziz, egiatasuna hunkitzen delarik, ura bezala, ba betikoa gelditzen baita, idatzia edo kantatua. Eta nostalgiarik gabe. Bon, Euskal Herriko mendi hauen maldetan, etxeetako murruetan ikusi den, beraz, Euskal Herri euskaldun horren hitzak josi baititu Etxamendik, eta espero josiko dituela ere geroan ere, segituko duela idazten. Eta oraindik euskara hizkuntza nagusia zuen gizartetik edan irudimena du Etxamendik, frantsesak nahasia ez duen esaldien egituratzeko moldea ere irakur daiteke bere liburuetan: hara! 

Etxamendi eta Luku, biak irakaskuntzan arituak edo ari dira. Ulertua dute, nire ustez aspaldian, transmisioaren garrantzia eta eskerrak badirela horrelako jendeak. Zenbatzen bagenitu batean edo bestearen klaseetatik zenbat ikasle pasa den, segur naiz ikasle-kopuru hori manifestaldi den jendetsuenaren kopurutik hurbil litzatekeela. Eta horregatik bakarrik eskertzekoak dira. Maiatzek omendu berri du hor Etxamendi, eta Luzien Etxezarreta. Maiatz aldizkariko arduradun bat denak aitortu du zerbait euskaraz egiteko gogoa ukan badu, Etxamendiri zor diola hori. Eta nik ere pertsonalki Antton Lukuri zor diot ainitz (aunitz) ukan baitut irakasle urteetan, eta begiak irekitzen lagundu dit gure kultura maitarazten. Eta ni bezala, beste ainitz markatu ditu, ingurumena biziki frantsestua baitugu Garazin, eta han da irakasle, Frantses lizeoan, eta bera bezala beste ainitz ere klaseetan dira egunero, urtero, garena maitarazten. Eta korronte guztien kontra batzuetan osagarria ere lanjerrean emanez. Eta hara, bakarrik hori nahi nuen, ene maila ttipi-ttipian, baina hola, holako jendeak eskertu nahiko nituzke, bi gizon hauek, Antton Lukuk eta Eñaut Etxamendik utzi daukute (digute) idatzia edo kantatua. Beste ainitzek, ene osabak bezala, ez dute idatzi, baina ahozkotasuna ere altxor bat da, eta hara, ene maila xumean nahi nituen denak eskertu. Besterik gabe.  

Arantxa Iturbe. Eskertuak geratu dira, Nora. Eta eskerrik asko zuri ere egin duzun transmisio…          

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2009-05-19

x61pRelaContWAR

  • Arbelbide , Nora
16336945
00:06:00

x61pViewCountWAR

3264

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR