detalle dokuteka-generico-fitxa

Kalean bainujantzian ibiltzea zilegi al da?

Bartzelona aldean eztabaida betean ari dira. Izan ere, gero eta jende gehiago, batez ere atzerritarrak, bainujantzia soilik dutela ibiltzen dira Ramblan barrena. Gaur egun hori legez onartuta egon arren, askori gustu txarrekoa iruditzen zaio. Entzun zer dioen Bartzelonako berriemaileak.

Beste batzuek, ordea, moralkeria kutsua ikusten dute kexa horietan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Kazetaria: Galdera bat mahai gainean jarri nahi duguna: Udan nola jantzi behar dugu kalean? Edozein modutan janztea balekoa al da? Uda garaiko eztabaidagai bihurtzen ari da, aspaldi honetan, eta iritziak era guztietakoak bildu ditugu.  
Jatetxe batera joan eta ondoko mahaian  bainujantziaz jantzitako bazkaltiarrak egokitzen bazaizkizue zer, ze iritzi daukazue? Igual-igual zaizue? Errespetu falta da hori egitea? Askorentzat hala da. Errespetu falta, edo, gutxien-gutxienez, ohitura onen kontua. 
Bartzelonan, esate baterako, kanpaina egiten ari dira ohitura on horiek gorde daitezen. Eli Zunzunegi, Kataluniako hiriburuan gure berri-emaile da, Eli, hola, bon dia, egun on.  
Eli Zunzunegi: Bon dia, egun on!  
Kazetaria1: Beno, Bartzelonako udalak uda honetarako martxan jarri duen kanpaina da… Ze kanpaina da hau Eli, konta iezaguzu.  
Eli: Ba begira, hau ja, aspalditik dator, eta iaz, konkretuki, udalak erabaki zuen, 2006az geroztik, indarrean dagoen zibismoaren (gizalegearen) araudia ez aldatzea, eta, aurten, hain zuzen ere, komunikazio kanpaina bat egiten ari dira. Alde batetik, alkateak eskutitzak bidali dizkie, orain, maiatzaren bukaeran hiriko jatetxe, hotel, opari-denda eta antzekoei, euren laguntza eskatuz. Zehazki, udaletxeko webgunean zintzilikatu dute piktograma antzeko bat, eta hori inprimatu eta negozioetan jartzeko eskatu die. Eta piktograma horretan zer ikusten den? Ba ikusten da bikinia jantzia eta, gainean, marra gorri horietako bat izaten da ba, debekatuta dagoela adierazteko? 
Kazetaria1: Bai. 
Eli: Hori azaltzen da, eta aldamenean ondo jantzita dauden beste pertsona batzuk. Orduan, udalak, piktograma hauek autobusean, metroetan eta horrelako tokietan jarriko ditu eta, negozio partikularra dutenei eskatzen die euren laguntza hori jartzeko. Eta, gainera, Turisme de Barcelona erakundeak ere parte hartzen du kanpaina honetan eta, turisten artean zabaltzen dituzten mapa horietan jarri dute, ba Bartzelonan segun eta ze tokitara egoki jantzita joan behar dela. Kuestioa da (Kontua da) hemen planteatu zela debekatu edo ez debekatu, azkenean, ez debekatzea erabaki zuten, baina orain komunikazio kanpaina hau egiten ari dira, bai. 
Kazetaria1: Nondik dator polemika? Polemika nola eta noiz lehertu zen?  
Eli: Ba begira, iaztik sortu zen polemika. Aurretik ere pixka bat bazegoen horrelako fenomenoa, baina, batez ere, iaz, krisia dela-eta hotel jabeek zioten krisiaren eraginez, low cost turismoa iristen ari zela Bartzelonara. Gogoratzen dut, iaz, hotel jabe batzuekin hitz egin genuela eta beraiek zioten krisiaren eraginez gelen prezioa jaitsi egin zutela. Eta horren ondorioz, etortzen zela turismo mota ezberdin bat eta gogoratzen dut, konkretuki, batek kexa handiak azaltzen zizkidala etortzen ziren pertsonek ba, adibidez, toailak jartzen zituztela balkoian zintzilikatuta Ramblaren… Ramblara erakutsiz, ezta? Eta horretaz kexatzen zen eta, gero, Ramblak Bartzelonako itsasotik ez daude hain-hain gertu ere, eta Rambletan jende asko ibiltzen zela kamisetarik gabe edo bikinian edo… 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2010-06-04

x61pRelaContWAR

16336757
00:03:30

x61pViewCountWAR

5395

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR