detalle dokuteka-generico-fitxa

Kirola egiteko aholkuak

Makina bat aldiz entzun izan ditugu kirola egiteko aholkuak. Saio honetan entrenatzaileak laburpentxoa egiten du. Nola egin luzaketak, abdominalak, ariketa aerobikoa eta anaerobikoa, giharrak garatzekoa ariketak eta abar.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Aholku. Gomendioa. Adibidez: Adituen aholkua da: oinak zaintzeko oso ona dela hondartzan hanka-hutsik ibiltzea.
Beroketa. Berotze-ariketak. Adibidez: ez da komeni bat-batean kirolari ekitea, aurretik beroketa-ariketak egin gabe.
Egoki. Aproposa. Adibidez: Kirolak deshidratatu egiten du gorputza, beraz, egokia da kirolaren ondoren ura edatea.
Ekidin. Saihestu. Adibidez: Edurnek ezin du begien aurrean Marta lankidea ikusi, eta ekidin egiten du ordutegi berean lanean aritzea.
Gaitza egitea. Zaila egitea. Adibidez: Erraza da aholkuak ematea, gaitza egitea, ordea.
Gihar. Muskulua. Adibidez: Kirola egiten baduzu beroketa-ariketak egin gabe, giharrak behartuko dituzu.
Gutxinaka igo. Apurka igo. Adibidez: Kirolari hasiberriek maiz ez dakite erritmoa gutxinaka igotzen, eta berehala nekatzen dira.
Jarduera. Ekintza. Adibidez. Jarduera arriskutsua da amianto-hautsaren ondoan lan egitea, minbizia sortzen baitu.
Jariatu. Biologian, zelulek sekrezioak sortzea. Adibidez: Zelulek hormonak jariatzen dituzte, eta hauek hainbat botika egiteko erabiltzen dira.
Luzaketa. Luzatzea. Adibidez: Giharrak luzatzeko ariketa bereziak daude.
Nabari jatzu. Nabari zaizu (bizkaieraz). Adibidez: Nabari jatzu bilbotarra zarena.
Oro har. Orobat. Adibidez. Beti ez, baina oro har esan daiteke zure alde egiten duela.
Prest. Pronto. Adibidez. Prest al duzu olioa arrautza frijitzeko?

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Kazetaria1: Iñigo Almandoz. Arratsalde on. 
Iñigo Almandoz, Prestatzaile fisikoa: Arratsalde on. 
Kazetaria1: Zer moduz, ondo? 
Iñigo: Goxo-goxo hasi dugu saioa. 
Kazetaria1: Bai, bai, bai. Gu erabat goxatuta gaude, bai. 
Iñigo: Oso ondo. Hementxe, lan eta lan ja, prest, zenbait aholku emateko, urtean zehar, saio ezberdinetan zehar, ikusi ditugun zenbait kontzeptu eta aholku errepaso moduan azkar-azkar emateko. 
Kazetaria1: Esan iezaguzu ba.  
Iñigo: Orduan, abdominalekin hasiko gara. Abdominalak nola landu, ba esaten genuen bezala beste gorputzeko gihar baten moduan landu beharko litzateke astean bi-hiru egunetan landuta. Egunean ze kantitate? Zenbat errepikapen? Ba, 2-3, 2-6 serie artean 15-20 errepikapenetan bakoitza. Gogoratu dezagun, abdominal egokienak edo osasungarrienak, batez ere, bizkarrarentzat izango liratekeela mugimendurik sortzen ez dutenak, isometrikoak deitzen direnak. Zubiak adibidez. Eta desegokienak-edo izango lirateke, gorputzaren, bizkarraren flexio-extensioa  sortzen dutenak, eta batez ere, oinak nonbait sartu eta oinekin indarra egiten dugun horiek. Horiek, batez ere, ekidin. Gehiago, luzaketak. Luzaketak noiz egin, hasieran, amaieran, erdian… Ba beno, oro har, ez litzateke gaizki egongo, baldin eta, luzaketa-saio luze xamar bat 5-10 minututan egiten baldin badugu, eta ondoren, jarduera explosibloren (leherkorren) bat, jauziren bat, partiduren bat jokatzen baldin badugu. Luzaketak egiten baldin baditugu, ondoren, prestaketa bat egin beharko litzateke, beroketa txiki bat intentsitatea gutxinaka igotzen, edo saio amaieran egiten baldin baditugu, ba beno, erlaxatzeko balio izango lukete. Orduan, bai hasieran beroketa batez jarraituta, edo amaieran erlaxatzeko egin daitezke. Emaitzek esaten dute, baita ere, adibidez, indarreko saioen artean egin daitezkeela giharrak erlaxatzeko eta, inkluso (baita ere), giharraren indarra irabazteko. Zenbat denbora egon beharko ginateke… edo giharra irabazteko denbora ez dela hain garrantzitsua. Ez da hain garrantzitsua gimnasioan ematen dugun denbora, baizik eta denbora horren kalitatea. Oro har, 60 minututik gorako saioak, indar-saioak edo gimnasioko saioak ez lirateke oso gomendagarriak izango. Hortik aurrera ja, intentsitatea jaisten doalako, hormona ezberdinak jariatzen dira ez direnak batere egokiak gihar masa hori irabazteko. Pisua galtzeko, aldiz, esaten genuen aerobikoaz gain, edo korrika, bizikleta, igeriketa eta jarduera horiez gain, jarduera anaerobikoak ere, eta indarreko jarduerak egitea ere gomendagarria litzatekeela. Zertarako? Ba, metabolismoa igotzeko, gorputzeko gihar hori esnatzeko, eta egunean zehar baita ere, ez jardueran bakarrik, baizik eta egunean zehar energia kontsumitzen jarraitzeko. Gehiago. Esaten genuen, beste egun batean, zer den egokiagoa: Lehenengo korrika egin edo lehenengo gimnasioko lana egin. Beno ba, gomendagarriagoa litzateke gimnasioko indarreko lana egin eta ondoren, korrika egitea. Zergatik? Ba, korrika egitera goazenean gorputzeko glukogeno kantitatea edo gorputzeko azukre kantitate hori jaitsi egiten delako, nekea sortzen delako eta ondoren, indarreko ariketak kalitatez egiteko, ba ez litzatekeelako oso gomendagarria izango giharrak egoera horretan lantzea. Betiere, beroketa eta prestaketa egoki bat egin saioa hasi baino lehen, gorputzaren tenperatura igoz: korrika arina egiten, bizikleta eliptikoa, arrauna, gimnasioan topa ditzakegun makina ezberdinak… eta ondoren, intentsitatea, gutxinaka, abiadura igotzen joan, edo gimnasioan jarduten ari bagara, ba ondoren egin behar ditugun ariketak suabe-suabe bata bestearen atzetik egin eta, ondoren ja, saioan sartu.  
Kazetaria1: Ba, oso-oso ondo etorri zaigu errepaso azkar hau, e? 
Iñigo: Bai, oso ondo. 
Kazetaria 2: Gogoan genuen zuk esandako guztia, baina… 
Kazetaria1: Egia esan, guri begiratu besterik ez dago zenbat ikasi dugun eta… 
Esataria: Ze erraz kontatzen den, eta gero, ze gaitza (ze zaila) den egitea, ezta? Horrela, erreza ematen zuen kontatzen zuen bezala… 
Kazetaria1: Bai, bai, bai, bai. Baina guk egin dugu, e? Urte osoa daramagu… 
Kazetaria: Nabari jatsue (zaizue). 
Kazetaria1: Hori entzun nahi genuen. Arratsaldeko 19:10. Iñigo Almandoz, ondo bizi. 

detalle2

Dokuteka

B2
2010-06-28

x61pRelaContWAR

16336737
00:05:00

x61pViewCountWAR

9250

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR