detalle dokuteka-generico-fitxa

Lujanbio eta Arzallus, zortziko txikian

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak, zortziko txikian, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.

Bikote dira Maialen eta Amets eta jatetxe dotore batera joango dira afaltzera.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Saioa Jauregi.- Bikotea zarete. Amets, Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zintuen afaltzera. Jakiren batek kalte egin eta ospitalean bukatu duzue.
Amets, zu hasita, hiruna bertso zortziko txikian.
Bikotea dira Amets eta Maialen. Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zuen Amets afaltzera. Jakiren batek kalte egin eta ospitalean bukatu dute biek.

Amets Arzallus
Zugan ilusio bat joan zen gorpuzten
Subijana eta Arzak hatzez erakusten
zenion zenbat izar Michelin dituzten
ba orain ni ari naiz izarrak ikusten
ba orain ni ari naiz izarrak ikusten.


Maialen Lujanbio
Azkenaldian motel geundela nabari
eta nik Subijana jarri nuen adi
saiatzen ari bainaiz ari eta ari
emozioa jartzen gure harremanari
emozioa jartzen gure harremanari


Amets Arzallus
Ez da erraza menua ongi deskribatzen
onddo papiloteko han zen eskribitzen
kabiar urardotu bat horrekin segitzen
irakurtze hutsarekin ni gaixotu nintzen
irakurtze hutsarekin ni gaixotu nintzen


Maialen Lujanbio
Porrua mi magretan eta kokotsa batzuk
delicatessena zen, egidazu kasu
pure eta arrain egosi zalea zara zu
ba hori nahi bazendun hementxe daukazu
ba hori nahi bazendun hementxe daukazu

Amets Arzallus
Glamour pixka bat emanez piztu bi kandela
jakizu okerrena, baina, zera dela
etxerako hain nuen aurpegi zimela
batere posterik gabe gelditu ginela
batere posterik gabe gelditu ginela


Maialen Lujanbio
Subijanako janak ze maila, ze gradu
postrerik ez zegoela egin nintzen kargu
baina ez dago koman, itxura ona du
beraz, azken puntua urruti daukagu
beraz, azken puntua urruti daukagu.

Maialen eta Amets, Amets eta Maialen, finaleko lehenengo mugarria, hementxe.

 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-12-16

x61pRelaContWAR

16293612
04:48

x61pViewCountWAR

7225

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR