Dokuteka
% 86 igo dira bikien jaiotzak
Euskadin % 86 igo dira bikien jaiotzak. Emakumeak geroz eta beranduago geratzen dira haurdun eta askotan laguntza behar dute.
Ernaltze zentro batera joan da Lierni Agirrezabala kazetaria bikien jaiotzen inguruan informatzeko.
Ainara Iraola.- Azkenengo hamar urte hauetan erditze bikoitzen kopurua ia bikoiztu egin da. 2001ean 277 kasu izan ziren eta 2011n 515 izan dira. Eta honen arrazoi garrantzitsuenetako bat da, ba emakumeak gero eta adintsuagoak garela haurdun geratzea erabakitzen dugunean eta beraz, horrek, askotan, suposatzen du laguntza medikoaren beharra.
Haurdunaldi naturaletan bikiak izateko probabilitatea % 1-% 2 tartekoa da eta laguntza medikoarekin, berriz, probabilitate hau % 30 bateraino igotzen da.
Lierni Agirrezabala.- Eta hona etortzen direnean kontziente dira?
A.I.- Bikoteak horretaz oso kontziente dira eta ez hori bakarrik. Askorentzat, tratamendu bat egin eta gero haurdunaldi bikoitz bat lortzea arrakasta bat da. Azkeneko bost urteetan lortu dugu haurdunaldi bikoitzen portzentaia ehuneko 10 batean jaistea eta hori, neurri handi batean, izan da azken teknologiei esker. Adibidez, enbrioskopioaren kasua da. Inkubadore berezi honek baimentzen duena da enbrioien garapena minuturo-minuturo jarraitu ahal izatea. Eta beraz, informazio gehiago daukagu enbrioi hauei buruz eta errazago hautatu genezake enbrioi hoberena emakumearen umetoki barruan sartzeko eta horrek baimentzen du enbrioi bakarreko transferentziak egin ahal izatea. Legez, sartu daitezke bat, bi edo hiru enbrioi. Hiru enbrioi inoiz ez ditugu transferitzen.
L.A.- Zeren arabera bat edo bi?
A.I.- Pixka bat kasu bakoitzaren arabera. Pronostikoaren arabera, adinaren arabera…
L.A.- Ze adineko jendea etortzen da hona?
A.I.- Bataz besteko adina 38-39 urtetakoa da. Muga legalik ez dago, baina badago muga etiko bat eta muga hori 50 urtetakoa da.
L.A.- Ugalketa lagunduarekin haurdun gelditzen diren emakumeek arrisku handiagoa dute?
A.I.- Bai, bakarrek baino askoz arrisku handiagoa daukate, bai amarentzat eta baita umeentzat ere.
K.- Azken hamar urteetan erditzen bikoitzen kopuruak izugarri egin du gora eta joerak horrela jarraitzen badu, ez da harritzekoa izango gero eta biki gehiago ikustea kaleetan. Leioatik, Lierni Agirrezabala, Euskal Herria Zuzenean.
