'Kutsidazu bidea, Ixabel', euskaldunon 'Harry Potter'

Juan Martin euskaldun berriak Tolosaldeko baserri batean izandako bizipenei buruz Joxan Sagastizabalek idatzitako liburua euskal literaturak izan duen best-sellerrik salduena da: ia 100.000 ale!

Joxean Sagastizabalekin hitz egin du Kike Amonarrizek Tribuaren berbak saioan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kike Amonarriz.- Eta ikusi al duzue atzealdean dudan baserria? Eta ezagutu? Bai, noski! Kutsidazu bidea, Ixabel filmean azaltzen den baserri bera baita!
Baina filmaren aurretik, norbaitek idatzi zuen liburua. Euskal literaturak inoiz izan duen best-sellerrik salduena!
Kutsidazu bidea, Ixabel, 2006
Afro.- Eta? Arangurenera zertara goaz?
Juan Martin.- Zer?
Afro.- Arangurenen zer galdu zaiken (zaian), alegia.
Juan Martin.- Poliki-poliki, ez dakit oso ondo euskara ikastera nator.
Akabaramos! Belarri-motza! Bai, zeozer aditu dit, bai, buen sitio Herrialde, todos hablamos aquí, aprenderás enseguida, ya verás.
K.A.- Azken finean, euskaldun gutxi egongo da enkontru hau ezagutzen ez duenik, mitikoa!
Joxean, ezer baino lehen, zorionak!
Joxean Sagastizabal.- Eskerrik asko, jauna!
K.A.- Ia 100.000 ale saldu dituzu.
J.S.- Saldu omen dira, bai. Orain dela… aber, 94an agertu zen, harrez geroztik 50 edizio ia egin dira. Beraz, 50 bider 2.000, atera kontuak!
K.A.- Espero al zenuen halako arrakastarik?
J.S.- Beitu, beitu nire txano magikoan, mesedez!
K.A.- Txanoan?
J.S.- Bai.
K.A.- Kontxo, hemen gordeta al dituzu liburuak?
J.S.- Ikusten? Magikoa da.
K.A.- Kutsidazu bidea, Ixabelen bi ale.
J.S.- Begira, hau da lehenengo diseinua eta konturatzen bazara hemen zeozer falta da, beste honetan badagoena. Falta dira, bueno, sardea ez dago osorik, erraz ikusten denez, bai?. orduan, hau hartu zenean nire esperantza zen, aber mila ale saltzen ditugun bigarren edizio bat egiteko jada behar bezala, ezta? Ziria osorik dagoela. Orduan, nire esperantza zen 1.000 ale saltzea. Nire esperantza hori ehun aldiz bete da.
K.A.- Zer esango zenuke, Donostiaren eta Tolosaldeko herrien arteko distantzia hori gaur egun murriztu egin dela edo bere horretan mantentzen dela?
J.S.- Garai hartan, hemen idatzi nuen bezala, oraindik esan zitekeen mendian gora vascorum. Gaur, berriz, bai mendian gora eta bai mendian behera WhatsApp.
K.A.- WhatsApp. Berdinduta daude.
J.S.- Bai, jauna!
K.A.- Zu euskara-irakasle ere izan zara. Nola ikusten duzu euskaltegiek betetzen duten funtzioa?
J.S.- Euskaltegiek balio zuten batez ere ligatzeko. Bazegoen jendea euskara ikastera joaten zena, baina sinistuidazu, asko ligatzen zen, ikasi ere bai. Baina ligatu baita.
Joxe Mari.- Bueno, ni Joxe Mari naiz, haragizko…ez, haragijale, ez… haragijale da… el harakiria. Nola ostia esaten da carnicero euskaraz?
Irakaslea.- Harakina zara, Joxe Mari, harakina.
Joxe Mari.- Harakina, eso. Hori.
Luis.- Luis nauzue, ikaskide eta irakasle maiteok. Baina dei zeniezadakete Koldo edo Koldobika.
K.A.- Gusta ala ez gusta, ukaezina da Kutsidazu fenomeno literario bat dela oraindik ere. Alegia, gure Harry Potterra dela, eta fenomeno guztiak bezala, zaila izango da horrelako zerbait errepikatzea.

B2
2013-11-28
16293328
02:59
12826