Tabernan
Hiru lagun tabernan.
Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.
TABERNARIA: Egunon, zer nahi duzue?
1: Nik beltza.
2: Nik ere bai, beltza.
3: Nik biter erdia.
4: Nik txuria.
1: Atera itzazu bi beltz, biter erdia eta txuri bat.
TABERNARIA: Oraintxe noa.
2: Pintxo berorik ba duzu?
TABERNARIA: Bai, tortilla, legatza eta txanpinoiak ditugu.
2: Atera itzazu lau txanpinoi.
(Atera dituenean).
3: Arraioa! Beroegia dago.
1: Horrela gustatzen zaizkit niri.
2: Hoztuta gero ez du graziarik.
(Bukatu ondoren).
1: Zenbat da?
TABERNARIA: 4 bider 30, 120, 130, 140, 175, 185 pezeta.
1, 2, 3, 4: Agur.