Dokuteka
Eztabaidak bikotean
Elkarrizketa honetan Josune Martiarena psikologoak bikoteetan izan ohi diren eztabaidez eta harreman horietan sortzen diren gatazkez hitz egingo digu. Elkarrizketaren aurretik kazetariak gaiaren aurkezpen laburra ere egingo digu.
Bikoteen arteko eztabaidak beharrezkoak izaten dira bi lagunen artean dauden desadostasunak konpontzeko direnean. Kontua da bikote askok ez dakitela eztabaidatzen, ez dira elkar ezagutzen, ez dira emaitzetan edo irtenbideetan zentratzen. Horren ordez, ba, norberaren postura defendatzen eta errudunak bilatzen saiatzen dira. Orokorrean, bikotearen familia edo umeen heziketa omen dira eztabaida gehien eragiten dituzten gaiak. Baina, eztabaida batean nork ematen du lehendabizi amore bikote batean, gizonezkoak ala emakumezkoak? Eta noiz pasatzen dira eztabaida horiek zerbait osasuntsu izatetik arazo izatera? Eztabaida ondorengo berradiskidetze horretatik bikotea indartsuago atera al daiteke? Edo alderantziz, bikotearen arteko zuloa gero eta handiagoa egiten da?.. …Josune Martiarena psikologoarekin gaur eztabaidak bikotean.
Eta gaurko solasaldia hasteko eztabaida egingo dugu Josunek eta biok, ze, badirudi, horrela, aurpegi arraroa samarra jarri digula Onintzaren aurkezpena entzuten zuen bitartean. Eztabaidak hitz hori, hasieran bai, baino ez.
- Ez, ez zait hain egokia iruditzen hitz hori, eta azalduko dizut zerengatik.
- Gatazka izango dugu biok eh! Ja, ja, ja…Ea nola kudeatzen dugun
- Ze..aurkezpenean berak azaldu duen eztabaida hitza, eta kontestu horretan, eztabaida baino gehiago gatazka hitza izango litzateke. Zeren, eztabaida da komunikazio modu bat, eztabaidatzea..da, nik hau diot, zuk kontrakoa diozu eta hor…..
- Ezbaia sortzen da.
- Bai, baina gatazka hori baino askoz zabalagoa da, .. orduan nik gai honi heldu nahi nioke gatazkaren esanahi eta ikuspegi horretatik, eta ez zentratu hainbeste eztabaidan.
- Aja,.. ordun.. gatazka guztietan "zeditzen" jakin behar da, amore ematen, onartzen besteak zer esaten duen… onartzen dut, errespetatzen dut eta ordun gatazkari buruz hitz egingo dugu Josune.
- Ados.
- Ja, ja, ja… Ez dakit, eta aurreko batean eh, …gogoan daukat, … hitz egiten zenuen lehen mailako eta bigarren mailako umeek dituzten beharren inguruan. Gogoan duzu ezta?. Entzuten daudenei: adibidez, ume txiki bat, hilabetetako ume bat, negarrez hasten bada, hori bere lehen mailako beharra da, eta ordun ba, … besoetan hartu behar da, eta horietan bai, amore eman behar da. Eta esaten zenuen bigarren mailako beharrak badituzte umeek, adibidez, telebista ikusi edo afaldu eta horiek bigarren mailakoak dira, eta ez, hor gurasoek gogor egin behar dute ez, afaldu egin behar da orain edo telebista garaia da edo dena delakoa…. Gatazketan lehen mailakoak eta bigarren mailako gatazkak al daude?
- .. Um, hombre.. Ez dakit, lehen mailakoa eta bigarren mailakoa..Ez daki horrelako desberdinasun bat egin daitekeen, nik esan nahi nuke..gatazka giza-harremanetan ezinbestekoa dela. Eta hor ja… sartzen da, gatazkaren intentsitateak edo gatazka osasungarriak eta suntzitzaileak , bai, baino lehen mailako eta bigarren mailako gatazkak, hori eraginaren arabera izan liteke, baino hori….
- Zeintzuk dira gatazka osasungarriak eta zeintzuk kaltegarriak? Zergatik egin duzu bereizketa hori?.
- Beno, abiatu behar du ba, hori, gatazkak giza harremanetan ezinbestekoak direla. Noiz sortzen dira gatazkak? Ba,.. bitako batek.. gutxienez bi pertsona behar dira eh, gatazka sortzeko..beno, barne gatazka egon daitezke baino bi alderdi behintzat egon behar dute
- Gainera gaur bikotean da gaia.
- Hori da.. taldean ere egon daitezke baino bikote zentratu behar dugu gaur. Bikote horretan batek euki lezake interes bat eta besteak beste bat, eta interes horiek desberdinak direnean.. orduan sortzen da gatazka. Eh, ba, adibidez, demagun: bikote batean, baten interesa izan liteke biak bakarrik ateratzea.. zinera, zerbait afaltzea.. eta bestearen interesa izan liteke ba, egun horretan koadrilan ateratzea, beno ba ya bi interes daude, eta hor gatazka sor liteke.. eta holako egoerak eman litezke egunero , eta gai desberdinekin. .Orduan, jakina.. gu gatazka batera aurretik sinesmen batzuekin, edo pentsamolde batzuekin, edo aurreiriritzi batzuekin heldu gaitezke..
- Alegia, motxila bat ere badugula…
- Jakina! Edozein egoera zehatz gertatu baino lehenago norberak ya badarama zerbait
- Ideia orokor batzuk, irizpide orokor batzuk.. gustu orokor batzuk..
- Hori da! Edo gatazka berez, ebitatu behar den zerbait dela eta beraz, ba, ... gatazka bat sortzen denean lehenbailehen hori nola edo hala konpondu behar dela, modu batera edo bestera.
