detalle dokuteka-generico-fitxa

Botiken koordainketa

Unai Berasategi botikariarekin hitz egin dute 'Faktoria'n botiken koordainketaren inguruan.

Lehenengo egunetan, galdera ugari sortu zaizkie bezeroei.

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Pentsiodunek gaurtik aurrera ordaindu egin beharko dituzte beraien botikak. Botikengatik kopagoa edo berrordainketa indarrean dago atzoz geroztik Nafarroan, baina astelehena izanik, gaur hasiko dira botikarik gehienak sistema berriarekin lanean. Zalantzak, hala ere, dezente omen  dira oraindik, informazio gutxi eduki dutela salatu dute-eta farmazialariek.
Unai Berasategi, Ansoainen botikaria da. Egun on!
-Egun on. Zer moduz hasi duzue goiza sistema berriarekin?
-Bueno, ongi. Hasi dugu behintzat, eta… ongi.
-Arazorik izan duzue orain arte?
-Arazorik ez, arazo nagusiena da, ba, esplikatu egin behar dela bakoitzari, denbora pila bat pasatzen dela eta gero, gainera, batzuek ez dutela ulertzen eta beste batzuek ez dutela ulertu nahi, eta… horrelako arazotxoak.
-Eta nola ari zarete? Joaten zaizue norbait errezetarekin, zuk sartzen duzu hori sisteman eta esaten dizu errentaren arabera zenbat ordaindu behar duen?
-Bai, errentaren arabera. Bost talde egin dira. Baina arazoa da errezetak oraindik ez direla ateratzen, ez dutela adierazten ze taldetan dagoen. Orduan egiten dugu, pentsionistei ehuneko hamarra kobratu eta besteei, ehuneko berrogeia. Eta errezetaren kopiarekin tiketa ematen diegu eta gero, beraiek konpondu beharko dute Haziendarekin. Non? Bada, oraindik ez dakigu. Jarriko omen dute lekuren bat joan daitezen, baina oraindik ez dakigu.
-Momentuz, Nafarroako gobernuak telefonoz-zenbaki bat ipini du: 948 013582, dudak argitzeko.
-Bai, eta pentsatzen dut berandu baino lehen hasiko direla errezetak etortzen adieraziz zein taldetan dagoen gaixo bakoitza. Orduan, jada, askoz errazagoa izango litzateke.
-Bai, aurretik lana eginda.
-Bueno, gero, talde berdinean izan liteke batzuek zortzi euroraino ordaindu behar dute gehiengo bezala hilabetean eta beste batzuek hemezortzi. Hori, jada, ez genuke guk jakingo. Eta sistema berdina izango litzateke: tikea eman errezeta kopiarekin eta gero bera joango litzateke kobratzera gehiegi ordaindu izango balu.
-Eta pentsiodunek galderaren bat egin dizute, alegia, nola egin behar duten gero kobratzeko eta…
-Bai, bai, baina bueno, guk hemen daukagu betiko jendea, ez? pasoko jende gutxi. Orduan, bada, bueno, denon artean konponduko garela eta hilabete osoan zehar hitz egiten joango garela eta jakin ahala, guk ere informazio gehiago emango diegula eta horretan gelditzen gara.
-Orain arte pentsiodunek ez zuten ordaindu behar, horrekin ere izango dute konturen bat, ezta?
-Hori da. Bada, bai, bai, batzuek…gehiengo batek onartu egin du, baina batzuk, bueno, haserretu ere bai eta denetik.
-Eta 425 botika orain arte osasun-sistemak finantzatzen zituenak  zerrendatik kentzeak, horrek ze jarrera eragin du gaixoen artean?
-Bada, ez dut horrela eragin…oraindik ez da informazio asko ere izan eta jende asko ez da enteratu ere egin eta… ez dut, horrela, kexa handirik horren inguruan izan. Besteak solapatu du erabat.
-Informazio falta ikusten duzue? Orokorrean, Unai.
-Zer?
-Informazio falta nabari duzuela orokorrean.
-Bai, bai, bai, erabatekoa, erabatekoa. Gauza asko, ze daukagun informazioa lehengo asteko kontua da eta programa prestatu, ehuneko hamarra kalkula dezan eta bat eta beste…hori, bada, ostiralean egin ahal izan genuen.
-Bueno, bada, joango gara zalantzak-eta argitzen, pausoz pauso. Unai Berasategi, Ansoaingo botikaria, eskerrik asko egin diguzun tarteagatik.
-Bai, zuei.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-07-03

x61pRelaContWAR

16290734
03:42

x61pViewCountWAR

4163

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR