detalle dokuteka-generico-fitxa

Osasungarria al da musu ematea?

Nazioartean lehendabiziko musuaren eguna ospatzen da gaur. Musu ematea ona ala txarra den jakin nahi baduzu, entzun segidan duzun audioa.

Aldeko eta aurkako ideiak entzun ditugunez, musu ematea osasungarria den ala ez jakin nahi izan dugu. Horretarako, entzungai bat jarri dizugu eskura.

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Zientziaren arabera, musu ematea guztiz osasungarria da. Aurpegian ditugun 30 muskulu  trebatzen ditugu eta maiz musu emanda autoestimua eta zirkulazioa hobetzen dira.
AEBetan egindako hainbat  ikerketak erakusten dutenez, musu emateko ohitura duten pertsonak urte gehiago bizi dira eta  gaitz gutxiago izaten dituzte. Izan ere, eraginkortasun analgesikoa duten hormona-jariakinak mobilizatzeko  gai dira musuak, baita organismoaren defentsak  indartzeko ere.
“Morreo” izenez ezagutzen ditugun musuek bihotz-taupadak  areagotzen dituzte eta odolaren tentsioa igotzeko  gaitasuna dute.

detalle2

Dokuteka

B1
2012-02-23

x61pRelaContWAR

16290047
01:04

x61pViewCountWAR

4039

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR