Dokuteka
Intsektuak elikagai moduan erabiltzea gomendatu dute Nazio Batuek
Proteina iturri garrantzitsua direla esan dute. Munduan 1.900 espezie baino gehiago kontsumitzen dira, eta horregatik, Nazio Batuen elkarteak animalia hauei buruz gehiago aztertzea erabaki du.
FAOren gomendioak aurrera egingo balu, ez legoke gaizki orain arrotz zaizkigun intsektuen soinu eta zaporeak ezagutzen hastea.
Hodei Arrausi berriemailea.- Munduan barrena, mendebaldarron betaurrekoak jantzirik gabiltzanok kontu xumea balitz bezala hartu izan dugu. Gure opor exotikoen argazki xelebre bat, besterik ez.
Baina beharbada, FAOren gomendioak aurrera egingo balu, ez legoke gaizki orain arrotz zaizkigun soinu eta zaporeak ezagutzen hastea.
“Oso gozoa, zoragarria” diosku saltzaile honek.
FAOk agindu aurretik, entomofagiarekin, intsektuak jaki bezala saltzearekin, negozioa egiten jakin duenak.
Nazio Batuen Elikadura Erakundeak mendebaldean ahaztuta dugun jaki bat proposatzen digu gosearen aurka: intsektuak biztanleen heren batek, munduko biztanleen heren batek jaten ditu.
Saltzaile honen iritziz, produktua, gozo-gozoa, kurruskaria, itzela da.
Kurruskaria da, oilasko-azalaren antzekoa, diosku turista honek.
Baina Beijingo kale turistikoenetatik aldenduta ere, zeta-harrak, burruntziak edota eskorpioiak aurki ditzakegu.
Menu honetan, esaterako, matxinsaltoak daude, gaur sasoia ez denez, ez dugu probatzerik.
Txinatik, hegoaldean batez ere, Japonia eta Hego Asia osoraino.
Kakalardoak, inurriak, kilkerrak… jakiak soilik ez, gutiziak dira hemen.
Kulturan eta ikasitakoan omen dago gakoa. Galdetzen hasita, ganba-buruak zurrupatzea, barraskiloak jatea, edo odolkiez asetzea izan daitekeelako exotikoetan exotikoena.
