detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaltegiko ikasleekin hizketan

Bilboko Lizardi AEK euskaltegiko ikasleekin eta taldeko irakaslearekin izan da Oihane Mateos, Harian saioko aurkezlea.

Bertako eta kanpoko ikasleak daude taldean, baina denak ere oso motibatuta eta euskara ikasteko prest.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Zer egiten du poloniar batek euskara ikasten?

ELZBIETA KIELAR. Bi orain helburu nagusia… nagusi dauzkat. Batetik, nire ustez, hori, leku baten kultura eta historia ezagutzeko, jendearen izaerak eta harremanak ondo ulertzeko ezinbestekoa da…

K. Euskaraz, hizkuntza…

E. K. Hori. Bere hizkuntza jakitea, eta hori, sentimenduak, sustraiak hitzetan daudelako. Eta ez da gauza bera euskal kultura erdaraz ala euskaraz.

K. Zenbat urte daramatzazu euskara ikasten?

E. K. Ba urte eta erdi.

K. Eta urte eta erdian horrela hitz egiten da?

E. K. Bai.

K. Hemen bizi zara?

E. K. Bai. Hemen bizi naiz. Lau urte edo…

K. Duela lau urte.

Sekula ez zenuen pentsatuko elkarrizketa bat euskaraz egingo zenuenik.

ANA TORRES. Bai.

K. Zergatik eta noiz hasi zinen, Ana? Hau da azterketa bat bezala.

A. T. Ba 2 010ean hasi nintzen euskara ikasten, ze nahiz eta…

K. Segi!

A. T. Iruñean ikasi nuen erizaintza eta han ez zegoenez lanik ba hona etorri nintzen lagun batekin…

K. Lanerako…

A. T. Bai.

K. Aukera gehiago izateko.

A. T. Lanerako behar nuelako. Baina berehala konturatu nintzen beharretik aparte gustatzen zitzaidala eta modu batean nire hizkuntza dela eta eskubide hori… neukan hori, ikasteko  

K. Zure inguruan, gurasoek, anai-arrebek…

A. T. Ez. ez. ez.

K. Nongoa zara?

A. T. Corteskoa naiz…

K. Erriberakoa…

A. T. Bai.

K. Eta han gutxi.

A. T. Gutxi. Gutxi.

K. Aurtengo Korrikaren leloa da hori, Mari Karmen, baina badu zure ogibidearekin zerikusia, ez?

MARI KARMEN BILBAO. Bai. Zerikusi handia dauka.

K. Zenbat urte euskara klaseak ematen?

M. K. B. Ba aurten beteko dira 25 urte.

K. Batzuk bai. Euskara-irakasle izateak badu lanbideaz haratago beste zentzu bat Euskal Herrian, ez? 

M. K. B. Bai. Badu. Alde batetik, satisfakzioa. Beste aldetik, erantzukizun apur bat ere. Bai.

K. Urte hauetan zerbait aldatu da?

M. K. B. Asko. Asko aldatu da.

K. Onerako ala txarrerako?

M. K. B. Beno, dena onerako, ezta?

K. Bai?

M. K. B. Ze errealitatea markatzen digu pixka bat bidea. Gauzak asko aldatu dira.

K. Ikasle gehiago dauzkazue, gutxiago? Alde horretatik…

M. K. B. Bai. Gehiago egon ez. Lehen ikasle asko geneuzkan, asko. Bai. Eta orain ba, orain nabaritzen da pixka bat gutxixeago, baina badaude ikasleak. Askotan pentsatzen dugu ikastolekin eta horrela ikasleak gutxitu egingo direla, baina badaude.

K. Horrek pixka bat desanimatzen du euskara-irakaslea?  

M. K. B. Desanimatu ez gara egiten. Nik ez dakit. Azkenean gu egon behar gara animatuta, ezta? Ikasleei eman behar diegu animoa eta indarra.    

K. Seguru ez duzula buruan izango urte guzi hauetan zenbat ikasle pasa diren zure eskuetatik?

M. K. B. Zenbat ikasle ya ez. Galdu dut. Galdu dut. Baina batzuetan urteak pasatuta eurek ezagutzen naute.

K. Klaro!

M. K. B. Edo. Edo edozein lekutan ikusten ditut nire ikasleak...

K. Denetarikoak izango zenituen, hemengoak, kanpokoak, gazteak… 

M. K. B. Esparru guztietan, eta batzuetan gutxien espero duzun lekuan agertzen dira… Bai.

K. Baten bat gogoan. Edo izango dituzu batzuk gogoan, ez?

M. K. B. Beno. Bai. Gogoan asko ditut. Gogoratzen dut bat: Argiñe Munarriz! Lau seme-alaba zeuzkan.

K. Jesus!

M. K. B. Bai. Eta etortzen zenean euskaltegira zabaltzen zituen hola eskuak, eta esaten zuen: hemen nago ni bakean eta ondo. Eta, beno. Oso motibatuta zegoen. Amek ere bazeukaten motibazio berezi bat.

K. Zer da ikasleei gehien kostatzen zaiena? Ba zerbait beti errepikatzen dena…

M. K. B. Eurek beti esaten dute zaila, aditza dela zaila… Eta ez da egia. Nik uste dut gazteleraz askoz ere zailagoa dela. Eta ez dugu kuestionatzen, ezta? Hor dauzkazu hiru terminazio… aldaketa asko. Euskaraz askoz sinpleagoa da. Baina gustura ikasi behar da.

K. Zer egiten zaizu zailena?

E. K. Zailena. Ba nire ikuspuntutik euskararen erabilera. Esan nahi dut:

K. Edo zu oso ona zara, eta irakaslea da mundiala… O sea…

Nire ikuspuntutik! Beno, segi…

E. K. Ba hori da. Klasean ikasteari… gara euskara, baina gero, kalean. Ez dago hainbeste aukerarik erabiltzeko. Eta hori. Jendeak, jende gutxik dakielako edo…

A. T. Zailena agian ba zerotik hastea. Nik ez nituen eduki oso harreman estuak euskararekin eta zerotik hastea da agian niretzat zailena.

K. Baina klasean: ez dakit. Esamoldeak, atzizkia, aditzak…

A. T. Aditzak, subjuntiboa, baldintzak… ez dakit.

M. K. B. Ba meritu handia. Osoa eta benetan eman beharrekoa: lehenago eman behar genizkien merezimendu horiek guztiak. Bai. Badute. Batez ere hasten direnean. Ze, ze zaila da hastea. Ezta? Orduan da… Ya goi-mailetan eta hola, errazago egiten dute. 

K. Badakizu aurtengo Korrikak euskalduntzen ari zareten pertsonak omendu nahi zaituztela, zaituztetela… ez didazu zuzendu…

Ze meritu ematen diezu…. Zuri, zure gelakideei

A. T. Izugarria. Ze euskara munduko hizkuntza zailenetariko bat da…

K. Iruditzen zaizu?

A. T. Bai. Eta gainera, Erak esan dit. Bost zailenen artean zegoen. Eta meritu handia daukate, bai ikasle berriek, bai gu guztiok daukagu gure meritua. 

K. Gehiengoak hemengoak dira, euskaldunak dira. Zuk kanpotik etorri, euskara ikasi. Zeure buruari meritu gehiago ematen diozu? Edo eman behar genioke?

E. K. Ba alde batetik meritu gehiago eduki ahal dut, baina azkenean ez da nire ama-hizkuntza, eta, eta hori. Baina hori, esan dudan bezala, baina bakoitzak bere ikuspuntutik begiratzen du…

K. Zorionak. Zorionak. Oso ondo.

E. K. Eskerrik asko.

 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-03-19

x61pRelaContWAR

16288311
07:33

x61pViewCountWAR

5391

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR