detalle dokuteka-generico-fitxa

Korrika 18 Londresen

Korrika jai ofiziala martxoaren 23an ospatuko dute Londresen, horretarako Stone Bridge Gardens parkean batuko dira eguerdiko 12etan (Haggertson tren geltokiaren atzekaldean).

Bertan Korrika saioa egin ondoren, Haggerston Community Center-era abiatuko dira kalejiran egun guztiko jaiaz gozatzeko.

Segidan, Londreseko kaleetan barrena grabatutako bideoa ikusgai.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Hemen
euskaldun izatea bezalako
gudaririk ez dago.
Hemen ez dago
euskara adinako
askatasunaren aldeko itxarobiderik.




( Biktoriano Gandiaga )

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz korrika
elkar entzunaz elkar ulertzera
bagoaz korrika
euskara emanda elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika.

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

Maule, Donibane Garazi, Baiona
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea
herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea
bagoaz korrika
eta elkarri euskara ematera
bagoaz korrika!

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2013-03-15

x61pRelaContWAR

16288001
05:00

x61pViewCountWAR

4292

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR