detalle dokuteka-generico-fitxa

Gero eta emakume gehiago dira presidente, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan

Orain dela gutxi arte, emakumeek debekatuta zeukaten txokoetan edo elkarte gastronomikoetan sartzea. Orain, berriz, presidente ere badira.

ETB Elorrioko Lagunarte elkartean izan da.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Amaia Urkia berriemailea.- Nerea Landaburu eta Pantxi Altube Elorrioko Lagunarte Elkarteko presidente eta presidenteordea dira. Laurogeita bat bazkide ditu elkarteak, horietatik hamar, emakumezkoak.
Pantxi Altube.- Emakumezkoa edo gizonezkoa izatea ez da horrenbeste baloratzen dena, da apur bat, bueno, ez ba, loturarena, ez? Nahiz eta gazteak izan ikusten bada, ba bueno, ba bai, inplikazioa badagoela eta, nik uste hori dela baloratzen dena. Gizonezkoa edo emakumezkoa izatearena…
Emakumea 1.- Bai, guk badaukagu aukera, leku askotan dio ezetz, baina guk bai, asko dago lortzeko berdintasun-arloan, baina bai, nik uste dut bagoazela, apurka-apurka.
Gizona 1.- Beti denak gizonak edo mutilak bakarrik, ba beti beste anbiente bat egoten da.
Horixe diote hemengo gizonek, akaso historiak zerikusia duelako. Elkarte hau kofradia zen garai batean, duela 400 urte sortutakoa, eta duela bi mende hemen emakume bat zen nagusi.
Nerea Landaburu.- Honen jatorria berez auzoko kofradia bta da. Datorren urtean 400 urte egiten dituena eta jada badaukagu aktetan eta badago idatzita zelan XVIII. mendean jada andreen partehartzea jada ematen zen, incluso andra bat izan zen maiordomo urteren batean.
Amaia Urkia berriemailea.- Kofradietako maiordomoak auzoan botere gehien zuena zen, auzokideen arteko liskarretan epailearena egiten zuena.
Gero, elkarte bilakatu zen kofradia, baina hemen hogeita lau urte dira emakumezkoek bazkide izateko eskubidea dutela.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-03-04

x61pRelaContWAR

16287417
01:22

x61pViewCountWAR

5841

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR