detalle dokuteka-generico-fitxa

Aita Santua aukeratzeko prozesua

Infografia honen bidez, Aita Santu berria aukeratzeko prozesuan eman ohi diren urratsen berri ematen da.

Aita Santua hil ondoren, kardinal hautesle guztiek hogei eguneko epea dute Vatikanora joateko hurrengo Aita Santua  aukeratzeko prozesuan parte hartzera.

Kardinalak

Kardinalak errenkadan sartzen dira kaperan eta bi aldeetan esertzen dira.

XV. mendeko hainbat artistaren freskoek eta Migel Anjel maisuak urte batzuk geroago egindako beste hainbatek apainduta dago Kapera Sixtinoa.

Konklabea (Latinezko cum clavis, giltzapean)

Hautesleak 120 izango dira gehienez ere.

Gaur egun, aukeraketa zenbaketa edo boto sekretu bidez egiten da. Aita Santua aukeratzeko botoen bi herenak behar dira gutxienez.

Zenbaketa

Azken kardinalak botoa eman eta gero, lehen zenbatzaileak boto-kutxaren edukia mugituko du boto-paperak nahasteko.

Kea

Zenbaketa bukatu ostean, emaitza positiboa zein negatiboa izan, boto-paper guztiak erreko dituzte Kaperaren ondoko labe batean.

Pontifize berria

Ondorengotzat hautatutako kardinala aldarera joango da.
Bertan, kardinal denak, edo ordenaren eta antzinatasunaren arabera lehena denak, hautesleen Kolegioko kide guztien izenean, Pontifize Nagusi kargua onartzen duen galdetuko dio.

Onartzekotan, zein izen hartuko duen esan beharko du une horretan bertan.

Pontifize berria

Orduan, ospakizun liturgiko-pontifikalen maisuak, bi lekukorekin batera notario lana eginda, Pontifize berriaren onespenaren eta hark hautatutako izenaren berri jasoko du aktan.

Bitartean, Aita Santu berriak abituak aldatuko ditu, jostunek aurretiaz neurri ezberdinetan egindako hiru jantzietako bat soinean jarrita.

Pontifize berria

AITA SANTUAREN JANZKERA

Distira gorriko estola
Sotana zuria
Distira zuriko kalota
Mantaleta gorria
Liho zurizko erroketa

Azkenik, kardinal kamarlengoak Arrantzalearen eraztuna emango dio, agintaritzaren erakusgarri, eta Aita Santua hildakoan apurtu beharko diotena.

Pontifize berria

Kardinal guztiek agurtzen dutenean, fededunen aurrean agertuko da.

Aurkezpen hori San Petri basilikaren balkoi nagusian egiten da.

Lehenik eta behin, tapiz handi bat jarriko dute bertan izendapena iragartzeko.
Kardinal diakonoen dekanoa agertuko da, aurretik urrezko gurutze handi bat duela.

Eskuak zerura altxatuta, hau esango du: “Berri on bat eman behar dizuet: badaukagu Aita Santua”.

Haren izena eman ostean, Aita Santua balkoira irtengo da lehenengo bedeinkapena emateko.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2013-02-12

x61pRelaContWAR

16286932

x61pViewCountWAR

3822

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR