detalle dokuteka-generico-fitxa

Jai giro ezin hobea Tolosako Zaldunita egunean

Tolosakoak Euskal Herriko hirietako inauteri garrantzitsuenetakoak dira.

Zaldunita eguneko irudirik harrigarrienak jasotzen ditu bideo labur honek.

HIZTEGIA

DEBEKU.- Prohibición.
DEUSEZTATU.- Aniquilar, destruir.
GANTZ.- Grasa.
GAUZATU.- Llevar a cabo.
GERRUNTZE.- Cintura, talle.
INDARREZ.- Por la fuerza.
IRAULITA.- Volcado/a.
KUTUN.- Favorito/a, predilecto/a.
MENEAN HARTU.- Dominar.
TRUFA.- Burla, mofa.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Dani Martirena berriemailea.- Urteko egun kutunena, koloretsuena, zaratatsuena dute Tolosan.
Kaleko neska1.- Kristoren giro ona, eguraldia, behintzat, euririk ez du egiten eta bueno…
Marilyn ere ikusi dugu beti bezain eder, bere gonaren dantza menean hartu nahian.
Dani Martirena berriemailea.- Eta tolosarrak, noski, harro eta harro bezain zoro.
Kaleko mutila 1.- A darlo todo, a darlo todo. Musika jarri, anbientea eta jendea animatzeko.
Dani Martirena berriemailea.- Margari Fitness, Tolosarren gerruntzeren bueltako gantza omen dena kirolarekin deuseztatzeko. Katarsi kolektiboari erantzunez.
Kaleko gizona.- Ikusi dugu Tolosan jendeari tripa ateratzen hasi dela eta hau…arazo honekin amaitu egin behar dugu.
Dani Martirena berriemailea.- Francok berak ez baitzuen lortu Tolosako inauterien debekua indarrez gauzatzen.
Kaleko neska 2.- Umorez hartzea dena.
Dani Martirena berriemailea.- Iraganetik oraingo errautsak eta Botswanan elefante-hiltzailea zen borboi erregearen irudiari ere trufa.
Hartara, hauek guztiak nahikoa arrazoi Tolosan den mundua iraulita dagoela ondorioztatzeko.
Etxeko aurkezleak, zer? Eta torero! Kontuak atera orain!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2013-02-11

x61pRelaContWAR

16286907
01:19

x61pViewCountWAR

3565

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR