Dokuteka
Santa Luzia egunik motzena?
Urteko egunik laburrena delako ustea gezurtatzen du Pello Zabalak.
Dena den, urteko egunik laburrenaren inguruko uste eta azalpen gehiago ematen ditu.
Esataria.- Santa Luzia eguna da gaur, jostunen eguna, bistaren zaindariaren eguna, baina beste zerbait ere badu egun honek: urteko laburrena omen da eta “omen” hori ozen esango dugu, ze horren inguruko teoriak asko dira. Gaur, esate baterako, jakin dugu Errioxan urteko egunik laburrena San Tomas eguna dela, eta beste askorentzat, berriz, hilaren 24a. Gabon Gauari toki askotan Gabonetako San Joan esaten omen zaio.
Omen, omen, omen, hori ez da oso serioa, beraz, gauzak zehazteko asmoz, Pello Zabalari laguntza eskatu diogu. Pello Zabala, arratsalde on!
Pello Zabala.- Arratsalde on, Susana.
E.- Bueno, gaur al da urteko egunik motzena, egunik laburrena?
P.Z.- Eguna, horrela, erabat hartuta, ez.
E.- Ez.
P.Z.- Hori geroago izaten da. Arratsaldetik esango genuke eguzkia horrela, ba, irabazten hasten denekoa edo, baina hor ere badago horrela, konfusio txiki bat edo. Gaur da ba eguzkia beherena jaisten denean hortxe zortzi-bederatzi egun pasatzen ditu minutu baten barruan.
E.- Bai.
P.Z.- Eta horregatik ba minutu hori jartzen da ba bostak hamabi gutxiagoan, hortxe egon da, egon da eta halako batean gaurkoan pasatzen da ja ba bostak hamaika gutxiago-edo eta orduan, hombre, hor esaten da, aiba! Gaur luzatzen du eguzkiak bere txangoa, ezta? Eta bueno, beste lau bat egun lehenago segundo batzuk irabazten ja hasi dela hasi dela eta ja irabazia txikia da oraindik. Baina arratsaldetik bai, horregatik esango da “alarga el día” edo esaten den hori, ezta?
E.- Bai, eta gainera, esaera zahar asko dago, ezta? Baita euskaraz ere.
P.Z.- Bai…
E.- Eguna laburra dela esaten duten esaerak asko dira. Dena dela, Pello, zuk “Naturaren mintzoa” liburuan diozu badela esaera bat egunik laburrena abenduaren 8a dela dioena.
P.Z.- Bueno, egunik laburrena edo arratsalde laburrena edo eguzkia ja baxuena jaisten denekoa, hori. Eta bederatzian ja pittin bat, pittin bat irabazten hasten da ja gorakako indar horrekin. Gertatzen dena da goizetik oraindik minutuak galtzen doala nagi, nagi, nagi dago eguzkia.
E.- Bai, nahikoa nagi, batez ere gaur, ezta? Bai, gaur ez da agertu ere egin!
P.Z.- kosta egiten zaio jaikitzen eta jaikitzen hori bai, oraindik minutuka minutu doa eta jada etzitik aurrera ba minutua baino eskasago, ia minutu erdi eta horrela. Baina galtzen joango da urtarrilaren 4a arte. Eta orduan, horixe, biak kontatzen baditugu, goizetik edo arratsaldetik irabazten duena eta goizetik galtzen duena, orduan eguna, oro har, nik uste dut 20an, 21ean, 22an hortxe izango litzatekeela jada ba juxtu oraintxe.
E.- Laburrena.
P.Z.- Esateko jada.
E.- Beraz, Errioxakoek arrazoi, ze beraientzat hilaren 21a, San Tomas eguna da laburrena. Beraz, hortxe-hortxe dabiltza.
P.Z.- Hori, hori, e, bai goizari eta arratsaldeari, o sea, begiratu gabe argiari bakarrik. Begiratuta, esango genuke bai 21ean, 22an, hortxe dela.
E.- Eta Gabon Gauarena, horrek ere atentzioa eman digu, jakin dugulako toki askotan gabon gaua ikusten dutela laburrena bezala, eta gainera esaten diotela Gabonetako San Joan.
P.Z.- Bueno, bai, hor nahasten dira, bueno, San Joanetako San Joan sua eta horrekin baita ere Gabonak izaten zuelako tradizio handi bat ba mokor handiak hor jarri sutan, batez ere lehenagoko su hartan, ezta? Eta orduan, nolabait luzatu nahia ba San Joanetan eguna luzatu nahia den bezala, ba orain indarra eman nahi nolabait eguzkiari , “hasi hadi irabazten” ezta?
E.- Ondo, ea hasten den, e? baina esan dugu, oraindik ere egun batzuk gelditzen zaizkiola, nahiz eta esaera zaharrek gaurko eguna aipatu, beste batzuek abenduaren 8a eta beste batzuek Gabon Gaua, oraindik ere 21a, 22a, hortxe-hortxe hasiko da eguna luzatzen esango dugu.
P.Z.- Hori, orduan jada esan leike jada irabazten ari da jada eguna, e?
E.- Ba, Pello Zabala, ondo ospatu Santa Luzia eguna eta ondo segi.
P.Z.- Berdina zuek ere.
E.- Gero arte.
