detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakume zientzialariak historian zehar

Zientziaren historian emakumeek zer-nolako parte hartzea izan duten ezagutzeko parada dugu erreportaje hau ikusita.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Martxoaren 8ak emakumezkoek irabazitako lan esparruak ekartzen dizkigu gogora. Mende luzez, ikasteko eskubidea ukatu zaie eta horrek bereziki atzeratu du, esaterako, emakumeek zientzian parte hartzea.

 

Hasierako gizarteak ez zuen onartzen emakumezkoek gizonezkoen pareko adimena zutenik, eta hortaz, gizonezkoek izan dute zientziaren erabateko monopolioa. Hori dela-eta, emakumezkoentzat ia ezinezkoa izan da aurkikuntza zientifikoek sortzen duten zirrara berezia sentitzea. Esanguratsua da datu hau: Unibertsitatea Erdi Aroan sortu bazen ere, XIX. mendearen amaiera aldera eskuratu zuen emakumeak unibertsitatean ikasteko eskubidea, betiere, emakume batzuen borroka luzeari esker, inoiz ez ahalegin instituzionalaren ondorioz.

 

Baina, orduan, unibertsitate ikasketak egiteak ez zuen ziurtatzen, ikasketak amaituta, titulua emango zietenik. Suitza izan zen emakumezkoak unibertsitatean onartu zituen lehenengoa, 1860ko hamarkadan. Baina Cambridge-ko Unibertsitateak, adibidez, ez zuen 1947ra arte onartu. Zailtasunak zailtasun, zenbait emakume zientziaren lilurak harrapatu zituen, eta zeharo harrituta geratu ziren garaiko jakitunak lehenengo emakumeek Doktorego ikasketak egiteko eskaera egin zutenean.

 

Zailtasun horien lekuko dira Zientziaren Historia ofizialean idatzita geratu diren emakume bakanak. Zientzia ulertzeko emakume gutxi batzuk bakarrik gai diren ideia zabaldu du historia ofizialak. Gehien jota, senarren laguntzaile modura aritu diren emakumeak aurkeztu ditu, hala nola, Marie-Anne Paulze, Lavoisier-en emaztea, edo Mileva Maric, Einstein-en emaztea eta  beste hainbat. Ikerketa zientifikoan partehartzaile aktiboak izan ez balira bezala aurkeztu izan zaizkigu beti.

 

Egun, gauzak aldatu egin dira. Emakumeak goi-mailako ikasketak egiteko eskubidea izateaz gain, unibertsitate ikasleen artean erdiak baino gehiago dira. Hala ere, zientzia ez da gizartean gertatzen denarekiko inmunea.

 

Zenbat eta gorago jo eskala profesionalean, are murritzagoa da emakumezkoen proportzioa. Ikus ditzagun bestela Euskal Herriko Unibertsitate publikoaren datuak: ikasleen artean erdiak baino gehiago emakumezkoak badira ere, doktorego ikasleak barne, ikertzaileen artean hirutik bat baino ez da emakumea. Eta irakasleen artean ere gizonezkoak dira nagusi.

 

Desberdintasun hori nabarmenagoa da katedradunen artean, hamarretik zortzi baitira gizonak. Azkenik, azpimarratzekoa da zientzia politikako zuzendarien artean oraindik ez dela inoiz emakumerik izan. Kontuan hartu behar da unibertsitate sistema nahiko hierarkizatuta dagoela, eta, beraz, sistema horren gailurrean gizonezkoak egoteak baldintzatu lezakeela unibertsitatearen eta, oro har, zientziaren politika orokorra.

 

Euskal Herriko Unibertsitatearen grafikoaren itxura, herrialdez herrialde, Europa osoan errepikatzen da. Hala dio behintzat Europako Batasunaren eskaeraz egin zen ETAM txostenak. Izan ere, zientzia politikek, oro har, ez dute emakumearen jarduera zientifikoa errazten. Euskal Herrian bertan, ikertzaile gehienak iraupen luzeko beken bitartez hurbiltzen dira zientziara, eta beka sistema honek ez du ematen amatasun baja hartzeko aukerarik. Hori emakumeen karrera zientifikorako muga izan daiteke epe luzera.

 

Azkenik, horra beste datu esanguratsu bat: zientzian gero eta emakume gehiago aritzen den arren, Nobel Saria jaso dutenen artean ehuneko bi baino ez dira izan emakumezkoak, eta horixe da ikerketa zientifikoaren errekonozimendurik handiena.
 

detalle2

Dokuteka

C1
2003-03-06

x61pRelaContWAR

16283995
0:04:15

x61pViewCountWAR

22916

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR