detalle dokuteka-generico-fitxa

Idoloak

Donostiako Zinemaldiko filma bat ikustera joan, eta, alfonbra gorrixka zapaldu orduko egoera azaltzen digu Aritzek: oihuak, txaloak, besoak, autografoak, musuak, zitak, seme-alabak...

Aspaldiko kontua da idoloena. Beti-betikoa. Hor dugu, esaterako, Moises, makulutxoarekin Itsaso Gorriko urak bitan banatzen.  Nerabe nintzela, gogoan dut Ghandi filma ikustera eraman nindutela gurasoek. Egia esan, ez dut xehetasun gehiegi oroitzen. Ia larru gorritan zegoen tipo mengel bat agertzen zen pantailan. Ezer gutxi, kilotan neurtuz gero. Gehien harritu ninduena, ordea, jendeak gizaki mengel harekiko erakusten zuen debozioa izan zen. Orduz geroztik, ez naute kapadun nahiz botere bereziko heroiek gehiegi asebete.

Kontua da, egunotan, Zinemaldiko Sail Ofizialeko filmak ikusteko aukera izan dudala. Zorionez, akreditazioa lagun. Poltsikoak arras eskertu duena, esaterik badago. Ez dut gogoan zein zen filma, baina dakidana da alfonbra gorrixka zapaldu bezain laster, argazkilari bat hurbildu zitzaidala. Ia itsutu ninduen flash kolpe batez eraso ninduen lotsagabe. Oihuak entzun nituen gero. Txaloak. Ohartzerako, olagarroen tentakulu moduko dozenaka beso neuzkan soinean, nire txitxiak haztatuz. Pozez lehertu zen, derrepente, barandan ordu luzez bermaturik egondako jendetza. Autografoak eskatu zizkidaten. Musuak, Zitak. Torlojuak zuritzeko makina elektrikoak. Seme-alabak. Baten batek dirua ere eskatu zidan. Beste batek, berriz, nire hurrengo filmean aukera bat emateko. Oso azkar gertatu zen dena. Denen eskariak betetzen ahalegindu nintzen, seme-alabena izan ezik, jakina.

Guztiarekin, aretora garaiz sartzea lortu nuen. Izerdia xukatu, eta atzera begiratu nuen. Garrasika jarraitzen zuen jendeak. Agur egin nien eskuekin. Muxuak oparitu. Azken finean, idolo baten premia zuten; eta zein naiz ni lagun hurkoaren zoriona zapuzteko?

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2004-09-26

x61pRelaContWAR

16283293

x61pViewCountWAR

3342

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR