detalle dokuteka-generico-fitxa

Birziklatzen al duzu?

Herritarrok birziklatzen ote dugun jakiteko, kalera irten eta galdezka hasi dira kazetariak. Eta zuk, zer egiten duzu?

Ikusgela saioko bideoa.

 

51. dvd-a

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

-Ni nire poltsarekin etorri naiz.
-E, plastikozko poltsa hori ez dut nahi!
-Hau ezinbestekoa da, bestela, hartu eta eramaten baduzu letxugarekin dena suelto ba… Benetan nahi duzu…?
-Benetan, horrelaxe, bai, bai. Gauza da bestela etxean elkartuko naizela hamaika poltsekin eta zer egingo dut poltsa horiekin, birziklatzera eraman edo zakarrontzira bota? Ikusten duzuenez, ez da oso praktikoa baina Ikusgelakoak natura babesten saiatzen gara.
-Zuk birziklatzen duzu?
-Ez.
-Erosketak egitera goaz eta hamaika poltsarekin bueltatzen gara etxera.
-Egia da, e?
-Ez litzateke hobeto etxetik zure poltsarekin etorri eta dena poltsa berean sartu eta gero etxean kolokatu, edo?
-Ekartzen dut e? Begiratu!
-Birziklatzen al duzue?
-Guk bai.
-Bai, bai.
-Etxean birziklatzen da, baina nire amak gehiago nik baino.
-Zer da gehien birziklatzen duzuena etxean?
-Botilan urak eta kristalak ere bai.
-Berdea, berdea eta urdina.
-Papera.
-Eusko Jaurlaritzak eskainitako datu batzuen arabera, Euskal Herrian gehien birziklatzen den gauza, paperaz aparte, beira da, ehuneko laurogeia, estatu espainoleko mailatik bi bider gorago. Ez da ba datu makala, kontutan hartuta Euskal Herriko biztanle bakoitzak urtean 38 beira kilo sortzen dituela. Ea, zer produktu aurkitu dezakegu beira ontzi batean? Ba, ardoa, likoreak, litronak, sagardoa… A!, aurrez prestaturiko barazkiak eta lau bat jogur-pote, whiskya, vodka, cognaca, txanpaina, hau da, edari alkoholikoak gehienak. Ene! Alkoholiko batzuk gara! Baina hori bai, natura errespetatzen dugu, birziklatzen dugu.
-Sardina lata bat, sardina lata bat? Egon… Ez dakit, ez dut kontserbarik asko ibiltzen e? Ez.
-Nik uste dut horira.
-Horira.
-Oso ondo.
-Bonbilla bat?
-Baita ere. A, ez! Berdera. Ez? Nora? Txortena dauka burnizkoa. Ez dakit zer egingo nukeen.
-Zakarretara, ez. Nik uste dut edo berdera edo bestela badaude pilentzako-edo.
-Bonbilla? Ba txikira, ez? Pilak botatzen diren txiki horiek…
- Bonbillak pilekin.
-Olioa?
-Dago toki espezial bat botatzeko baina nik ez dut bota, e!
-Han egoten da gizon bat eta kamioia, hara eramaten dugu guk.
-Adibidez, etxean daukazu ordenagailu bat, apurtu egin da… Nora eraman ordenagailu hori?
-Kalera.
-San Markosen badago leku bat ordenagailuak-eta eramateko.
-Estropajo bat?
-Estropajo bat? Normalera botako nuke.
-Plantxatzeko taula bat?
-Ondoan utziko nuke.
-Mahaian egiten dut nik e?
-Hori bai… hori ez da sartzen. Hori ez da sartzen, oso handia da-eta!
-Ba, garbitu eta berriro erabiltzeko preparatu, ez?

-Ba egia da beste herrialde batzuetan birziklatzeko kultura handiagoa dagoela, ezta?
-Ba bai, eta ez da txantxetakoa. Adibidez, txikle batek ba al dakizue zenbat denbora behar duen deusezteko?
-Bi urte?
-Bost urte!
-Bost urte. Txikle batek erretxina naturalak, erretxina sintetikoak, azukreak, aroma, koloratzaileak ditu… eta hori guztia…
-Oso ondo, Iñigo. Ikusten dugunez, zu oso txikle zalea zara e?
-Oso informatuta nago. Ba pentsa, bost urte horietan, birziklatzen den bitartean enteratzen zara.
-Irakurtzen duzu… normala da. Txiklearen osagaiak eta guzti. Garagardo lata batek herdoiltzeko, adibidez, euri dezente beharko du. Zenbat?
-Txikle batek bost … sei-edo?
-Gehiago.
-Gehiago? Sei baino gehiago? Bota zenbaki bat.
-Ez dira busti nahi, ez dira busti nahi.
-Hamar urte.
-Eta tetrabrikak?
-Bueno, horiek ez dira oso toxikoak baina desagertzeko 30 urte behar du. Bai, bai. Eta munduko denbora guztia behar duena plastikozko botilak.
-Zenbat behar du ba?
-Buf, bota, animatu, honetan bai!
-Ehunka urte.
-Ehunka urte? Ba bai. Ehun urte. Eta mesedez, pilak zaramara, toxikoak dira, beraz, ez bota, mila urte behar dute-eta desagertzeko.
-Eta gu botatzen?
-Eta gu botatzen.
-Ateratzen ditugu walkman-ak eta… Bueno, walkman-a jada ez da existitzen. Zertan nabil? Discman-etik ateratzen ditugu eta hortik zehar botatzeko. Kontuago ibiliko gara.
-A ver egia den. Gero arte, adio.

 

 

detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-09

x61pRelaContWAR

16280797
00:05:09

x61pViewCountWAR

6054

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR