Dokuteka
Tximistetatik babesteko
Grabazio labur honetan Barne Sailaren aholkuak jasotzen dira.
Ekaitza izanez gero zer egin behar dugun azaltzen digute.
Prebenitzea damutzea baino hobea delako, autobabeserako aholkuak.
Ekaitzen kontrako segurtasun-arauak:
Etxean bagaude, ateak eta leihoak itxi eta aire-korronteak kendu behar dira, tximistak erakartzen dituzte-eta.
Horrez gainera, aparatu elektrikoak eta telebistaren antena ere deskonektatu egin behar dira.
Hirian bagaude, urrundu egin behar dugu zuhaitzetatik, zutoinetatik, metalezko egitura eta abarretatik.
Ez dugu leku garaietan ibili behar eta eraikinen artean babestu behar dugu geure burua.
Larrialdietan 112ra deituko dugu.
Barne Saila, Eusko Jaurlaritza.
