Dokuteka
Roquefort gazta
Roquefort gaztaren inguruan izugarrizko ika-mika sortu da Frantzian. Gazta ezagun horren gaineko zerga hirukoiztu egin dute Estatu Batuetan hormonekin hazitako ganaduaren haragia Europan saltzea debekatu egin dutelako.
Frantziako ikurretako bati eraso egin diotela uste dute Frantziarrek eta nazioarteko erakundeetara joko omen dute.
Roquefort gaztaren inguruan izugarrizko ika-mika sortu da Frantzian, gazta ezagun horren gaineko zerga hirukoiztu egin dute Estatu Batuetan hormonekin hazitako ganaduaren haragia Europan saltzea debekatu egin dutelako. Frantziako ikurretako bati eraso egin diotela uste dute Frantziarrek eta nazioarteko erakundeetara joko omen dute.
Thierry-k altxorraren moduan zaintzen ditu gazta hauek, roquefort motakoak dira eta udaberrian salduko dituzte. Hori bai, Estatu Batuetan orain arte baino hiru bider gehiago ordaindu beharko dute hiritarrek.
Thierry Zurcher: "Gehiegizkoa iruditzen zait amerikarrek egin dutena, eta haserre gaude."
Hormonekin hazitako haragia debekatu ostean, hirukoiztu dituzte roquefortaren zergak Estatu Batuetan. Frantziako ikurretako bat da eta ahalegin guztia ari dira egiten gazta hau defendatzeko.
Jose Bove: "Elkartasuna adierazteko bakoitzak roquefort zati bat jan beharko genuke."
Duela hamar urte antzeko polemika egon zen gazta hau Washingtonen bertan defendatu zuten, eta Frantziako McDonald's bati eraso zioten nekazariek.
Ander Arzak: "Ikusteko dago orain frantses guztiak roqueforta jaten hasten diren edo ez, hainbat agintarik eskatu duten moduan. Baina, edozein kasutan, Frantziak erasoari ekin dio eta mundu merkataritzarako erakundeari eskatu dio Estatu Batuen kontra neurriak hartzeko."
