detalle dokuteka-generico-fitxa

Loiuko aireportuaren egokitzapena

Loiuko aireportuan harrera gunea egokitu egingo dute.

Orain artean jendeak kanpoan egon behar izaten zuen zain, baina beiraz babestutako espazio bihurtuko dute hain juxtu gune hori.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Loiuko aireportuan harrera gunea egokitu egingo dute. Orain artean jendeak kanpoan egon behar izaten zuen zain, baina beiraz babestutako espazio bihurtuko dute hain juxtu gune hori. Calatravak berak diseinatuko duen berrikuntzan 26.000.000 euro inbertituko ditu AENAk.

Bilboko aireportuko heldueren eremu berria Calatrava arkitektoak berak egingo du. Bidaiarien harrerarako eremu horrek kritika asko jaso zituen aire librean eta babes gutxirekin zegoelako. Orain martxan jarri diren lanetan beiraz eginiko itxitura batek babestuko ditu bidaiariak eta euren laguntzaileak. Guztira, 26,5 milioi euro inbertituko ditu AENAk obra hauetan eta amaitzean Loiuko instalazioak 3.500 metro karratuko eremu berria izango du. Kristalezko eremuak, berriz, 3.200 metro karratu izango ditu. Sortutako gune berrian gainontzeko solairuetara joateko baliabideak ere handituko dira, zazpi igogailu berri egingo dituzte eta beste bi pasabide automatiko jarriko dira pertsonen joan-etorriak errazteko.

Begoña Llarena, Loiuko aireportuaren zuzendariak esan duenez, dagoeneko hasi diren obrak epeka egingo dira ahalik eta eragozpen txikiena egiteko, eta 2010eko udan amaituta egongo dira.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2009-02-18

x61pRelaContWAR

16279038
01:19

x61pViewCountWAR

2553

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR