Ba al dago euskal estilorik?
Londresera, New Yorkera joan, norbaitekin gurutzatu eta "hori euskalduna da" esaten duzu. Hainbeste nabaritzen al zaigu?
IRATI GUARRETXENA: Uste dut euskaldunok beti izan garela pixka bat itxiak edo bueno klasikoagoak edo ez dakit. Igual baldintzatuago gaudela, ez dakit modaren aldetik behintzat, berrikuntzen aurrean edo, ez?, nahiko lotsatiak garela uste dut.
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Bai, euskal estiloa existitu da eta existitzen da oraindik. Ni adibidez, haserretu nintzen pelikula famatu hau 8 apellidos vascos esaten zena, eta nola farra egiten zuten eta egia da espainolak asko burla egin dute eta frantsesak ere bai. Ez zaie gustatzen holako flekilloak hegoaldekoak esaten dute iparraldekoak eta espainolak... Ba ni oso harro nago askotan egin izan dut, niretzako, adibidez, emakumeari ematen dio kristoren indarra.
IRATI GUARRETXENA: Orduan, beti nik entzun izan dut fama daukagula euskaldunak ondo janzten dugula, bueno ez beti "En el norte siempre se viste bien" nik askotan entzun dut behekaldetik. Eta nik uste dela, ba hori, bai daukagulako igual influentzia bat afrantsesatu hori, igual aurreko urtetakoa edo aurreko garaitakoa edo, non markatu izan duen pixka bat bidea edo estiloa edo muga batzuk, ez? Beti uste dut eduki izan dugula muga bat bezala ez duguna edo hori pasatzea kostatzen zaiguna.
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Baino orain arte ere bai euskal aurpegiak niri gustatu izan zaizkit asko neskenak. Azal politak eduki izan dute orain arte. Eta flekillo horiek nahiko indarra ematen dio espresioari. Eta niri gustatzen zaizkit, egia da diferente. Eta hori etortzen da, pixka bat estilo etniko, nik Janomami esaten dudan bezala, Brasildarrak egiten duten bezala, edo punkyuak egiten duten alde bat moztu eta bestea luze. Halako gauza pixka bat transgresore agresiboak niri ikaragarri gustatzen zaizkit, gehienak hori jantzita inkluso fina horrela. Soineko beltz batekin eta holako korte bat o sea iruditzen zait lo más. Ulertzen? Horrelako kontrasteak. Horregatik gustatzen zaizkit asko!
IRATI GUARRETXENA: Egia da, zu baldin bazoaz berdin zait, Europan zehar bidaiatzera edo Londresera edo Sevillara baldin bazoaz, berdin zait. Badago batzuetan gurutzatzen zarenean jendearekin edo jende zehatz batekin esaten duzula hauek euskaldunak dira fijo!
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Hombre egia da, askotan joaten gara kanpora eta bus geltoki batean ia nabaritzen dugu nor den euskalduna bakarrik itxurarengatik.
IRATI GUARRETXENA: Orduan, estilo bat ez dakit, bai daude azkenean nortasuna markatzen duten edo zehazten duten puntu batzuk nahiko logikoak direnak. Adibidez, Euskal Herrian badaukagu itsasoa, badaukagu mendia eta jendeari kirola gustatzen zaio eta esan bezala garrantzi handia ematen dio arropari, bai kalean eta bai mendian.
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Karo, beti txubaskeroak eraman dugu. Zergatik? Eske euria egiten du. Mendi botak, zergatik? Porke igual nere etxean pasa behar dut zelai belar zelai bat kotxetik ateratzerakoan. Karo, zapatito takoiekin joaten banaiz lokatzarekin ez da ongi gelditzen. Eske gauz batzuk ere bai o sea. Gauzak ez dira etortzen zergatik bai, etortzen dira zer edo zerrengatik.
IRATI GUARRETXENA: Klima honetarako zehatz hoberenak nik ez dakit izango diren mendiko trekking-eko bota batzuk edo zapatila batzuk. Bai praktikoak badira behintzat. Orduan logikoa da, zentzu horretan ba mugimendu hori, bueno mugimendua ez da, jende askok erabiltzea ba trangok eta ternuak eta. Beti ere nik uste dut edozein moda bezala estremora eraman dela. Eta arropa hori janzten duen jendeak uste du ez daudela batere inongo moda mugimenduan sartuta eta hori da gezur bat oso handia.
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Beti izan dira askoz puskatuago korteak, flekillo motzagoak, ez? hainbeste aipatu den bezala. Eta egia da e. Eta estilo hori etorri da Londresetik egia esanda. Hau, zera datu hau jende gutxik ezagutzen du. Orain dela 30 urte, Donostiako pelukero hoberenak eta estiloak ziren Europan ziren punteroenak. Dago Maiso eta izen batzuk ez dago ongi igual publizitatea egiteko, baina. Ziraen ia jende… urte asko dauzkate eta horiek errebistetan eta, Europako errebistetan ziren punteroak, eta modernoenak. Eta ziren euskaldunak eta halako datuak jende gutxik dakizki.
IRATI GUARRETXENA: Bai egia da, lehen igual sozialki eragin gehiago zeukan itsura bat eramattea edo beste eramatea. Kritika sozial bat izan zitekeen. Baina gaur egun jada ez dauzkagu, ez dut uste nik itxuraren aldetik hainbeste komunikatu dezakegunik. Beti komunikatzen duzu bueno ba, azkenean zure…, zuk aukeratutako arropak dira, zuk aukeratutako koloreak edo estiloa. Bueno eta zutaz zerbait esango du hori argi dago, baina bueno ez da kritika sozial bezala edo mugimendu sozial bezala ez ditut horrela ikusten behintzat.
Vintage rollo hori, hippy pixka bat ere pixka bat bohemio mundu hori. Eta gero hipsterrak bohemio puntu batean sartuta ere bai. Ez dakit.
GARIKOITZ ARRESE-IGOR: Egia da aurten nabaritu dugu asko emakumeen arloan horrela asko moztu izan dira makinillarekin, nukak oso rapatuak korte nahiko kañeruak eta agresiboak eta bueno… nahiko politak. Disfrutatu dugu asko.