Liburu-denda solidarioa ireki dute Bilbon

Mezularia saioko irratsaio honetan bazterkeria jasateko arriskua dutenei laguntzeko ekimen solidario baten berri emango digute.

Zubietxe elkarteko ekimena da honakoa. Bilbon liburu-denda solidarioa ireki dute eta elkarte horretako kide den Oihane Gainzosek azaldu duenez bigarren eskuko liburuen salmentatik lortutako dirua gizarte-egitasmoetarako erabiliko dute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Ordu-erdi barru zabalduko dute Bilboko Alde Zaharrean Libu izeneko liburu-denda. Ez da ohiko denda gainera, liburu-denda solidarioa izango delako. Herritarrek emandako liburuak salduko dituzte, salneurri merkean, eta biltzen duten dirua gizarte-egitasmoetara bideratzeko helburuarekin gainera. Gizarte-bazterketa edo bazterkeria jasateko arriskuan daudenekin lanean aritzen da Zubietxe elkartea, eta beraiek bultzatutako proiektua da arratsaldeko zapietan martxan jarriko dutena. Azken orduko prestaketak egiten ibiliko da oraintxe Oihane Gainzos, Zubietxe elkarteko kidea. Arratsalde on, Oihane!
OIHANE GAINZOS. Aupa, arratsalde on!
ESATARIA. Beno, esaguzu. Nola, nola sortu da egitasmo hau?
OIHANE GAINZOS. Ba bueno, hasiera batean ba pixka bat igual bigarren aukera bat liburuei emateko, eta beno, ere pentsatuz igual langabezian dauden pertsonei ba lan-aukera emateko ere, etorkizun batean. Ez hasiera batetik, orain momentuz boluntarioak egongo direlako baina, beno, ondo badoa dena ba, ba lan-aukera bat bezala ere.
ESATARIA. Apaletan liburu asko pilatu dituzue?
OIHANE GAINZOS. Bai. Bai. Bai. Liburu piloak daude.
ESATARIA. Eta nola eskuratu dituzue?
OIHANE GAINZOS. Ba Zubietxera pilo bat jende hurbildu da liburuak emateko. Gero familiarrak, lagunak, beno, pertsona piloek eman dizkigute (pertsona askok eman dizkigute) liburuak, bai.
ESATARIA. Esadazu, zer egingo duzue liburu-salmentatik jasotako diruarekin?
OIHANE GAINZOS. Ba pentsatuta duguna da, hasiera batean etxe gabeko pertsonentzako pisuetara bideratzea, batez ere. Ez momentu honetan, baina etorkizunari begira, irekiko diren beste pisu batzuetara bideratzea. Bai.
ESATARIA. Izan ere…
OIHANE GAINZOS. Etxe gabeko pertsonentzako.
ESATARIA. Izan ere, zuek pisu bat baino gehiago daukazue.
OIHANE GAINZOS. Bai. Bai. Bai. Bilbo, Bilbo aldetik 13-14 pisu ditugu; bai.
ESATARIA. Esan didazu aurreneko hilabeteetan ba boluntarioak edo jardungo direla Libun liburuak saltzen…
OIHANE GAINZOS. Hori da. hori da. Um.
ESATARIA. Eta noizko espero duzue lan-aukera izatea lanik ez daukaten pertsonentzat?
OIHANE GAINZOS. Ba momentu batean ikusiko dugu ea nola joaten den proiektua. Hasiera batean hiru hilabeteko froga izango da. Orduan ikusiko dugu apur bat nola dihoan (doan)  eta ba, hori, esan dizudana, momentuz izango da hiru hilabeteko froga eta ondo badihoa ba, noski, jarraituko dugu.
ESATARIA. Zubietxerentzat norbaitek baldin badauzka liburuak…
OIHANE GAINZOS. Hori!
ESATARIA. Libun salduko dituzte eta gero…
OIHANE GAINZOS. Hori da.
ESATARIA. Proiektu solidario horretan parte hartzeko dirua eskuratuko dute, ezta?
OIHANE GAINZOS. Hori da. Hori da.

B2
2015-12-16
16273201
00:02:44
4733