detalle dokuteka-generico-fitxa

Etxebizitza bat eskuratzeko modu alternatiboak

Etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunen aurrean, egun, zenbait bide alternatibo aurki daitezke.

 

Horietako bat da EtxeKoop kooperatibak proposatzen duena, etxea erosi ordez, diru gutxiren truke erabiltzeko eskubidea ematen duena, edota Pop Up Project-en izenean Gurutze Elosegik proposatuko diguna: norberak berekin eraman ditzakeen etxebizitza modularrak, tailerrean egin eta muntatzen direnak.

 

 

 

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA: Hiri gorrira iritsitako azken senidea Lander, ondo moldatzen gara berarekin, baina etxean ez daukagu leku asko eta gainera berak esan digu etxe bila ere hasi nahi duela.
LANDER.- Beno, diru askorik ez daukat, eta finantzaketari begiratu beharko diot lehenengo, ondoren askatasuna,, ez dut betirako lotuta geratu nahi , ez etxeari eta ezta banketxeari ere.
ESATARIA.- Ba, iruditzen zait gauza asko eskatzen dituzula, baina baldintza horiek betetzen dituen aukera batzuk Lander topatu ditugu, eh, beno hasiko gara Klaus eta Aitor zuekin, EtxeKopekin. Zuek etxeak egiten dituzue hutsetik hasita.
AITOR.- Ez, justu ez da horrela izaten. Gure ideia da etxe kolektibo batean sartzea eta bere erabilpena izango litzateke erabilpen-eskubidea daukan kooperatiba batean oinarritutako etxe bat. Bazkide, kooperatibak erosten du eraikina eta eraikineko bazkideek eskubidea daukate etxe horretako etxebizitzak erabiltzeko
ESATARIA: Bai,
AITOR.- …baina eraikinaren jabetasuna dauka kooperatibak, azken batean. Bazkideek erabiltzeko eskubidea daukate, eskubide hori betirako da, saldu daiteke edo ba, hiltzen bazara zure familietako bati birsaldu daiteke edo utzi ahal diozu. Hori lortzen da sarrera baten truke eta gero alokairu txiki bat ordainduta.
ESATARIA.- Iam, hor zaude ezta?
IAM.- Bai, Hemen gagoz (gaude) bai.
ESATARIA.- Aldatu fundazioan zein da zuen proposamena?
IAM.- Gure proposamena, ba beno, zati batean, hemen lagunekin konpartitzen dugu. Guk egiten duguna da erabilpen-eskubidea depositu baten bitartez. Hau da: orain dela urte batzuk ba, enpresa bankarioekin izandako esperientzia txar batzuekin, ba, erabaki genuen fundazioaren barruan, ba ez erabiltzea gehiago mota horretako enpresen finantziazioa, eta bakarrik jende eta partikularren finantziazioa erabiltzea. Orduan eskema sinplea da: pertsonak, partikularrak diru bat ixten dabe (uzten dute) hau da teknikoki prestamo bat da, banketxe batekin firmatu ahal den berdina, interes gabeko prestamo bat eta prestamo hori, aukera bi ditugu, bata, gure modulu mobiletan, prestamo hori egiten jako (zaio) fundazioari eta fundazioak prestamo horren truke, interesak esan dugun moduan zero diren lez (denez), interes hori bihurtzeko, bueltatzeko era da etxe horren erabilpena.
ESATARIA.- Ba, Iruñan dago Gurutze Elosegi. Eta zuek zer proposatzen duzue Gurutze?
GURUTZE.- Guk proposatzen duguna zera da, gu, gure lantegitik egiten direnak dira etxebizitza modularrak, lantegian egindako etxebizitzak. Orain arte bi modutara egin ditugu: altzairuzko egitura batekin eta itsasontzi kontenedoreekin egindako beste batzuk. Orduan hemen egiten duguna da tailerrean lan egin, tailerrean etxebizitzak muntatu, eta gero kamioekin bertara eraman. Orduan guri orain arte etorri zaizkigu bezero partikularrak eh.. haiek bazuten bere lurra bertan etxebizitzak jartzeko eta ba, aukera hauek nahi zituzten ez? Alde batetik, arkitektura modularrak ematen dien aukera da bizkortasuna, prezioen aldetik merkeagoak dira etxebizitzak, eta luzera jota ere,ba, planteatu daiteke asuntoa ba ni gaur hemen bizi naiz, baina gerora ez dakit nora joan beharra daukadan eta igual etxebizitza nirekin eramateko posibilitate hori. 

detalle2

Dokuteka

B2
2015-12-02

x61pRelaContWAR

16272495
00:04:01

x61pViewCountWAR

4991

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR