Hitz kuttunak

Zein dira zure gustuko euskal hitzak?

Eta zure hizkuntzan edo beste batean? Euskarazko hitz kuttun edo "moloi" horiei buruz hitz egingo dute Euskadi Irratiko saio honetan.

 

Besteak beste, bi hitz hauek aipatuko dituzte: "kuxidadea" eta "artzapezpiku". Ezagutzen al dituzu? Gustatzen al zaizu daukaten sonoritatea?


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU ETXEZORTU. Bueno, zer daukazu esateko. Gaur proposatu nahi dizkiguzu hitz moloiak, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Bai, gaur ekarri dudan traola, hain zuzen ere,  hori da, hitz moloia; izan ere, badaude hitz batzuk berezi gustuko ditugunak. Izan daiteke esanahi berezia dutelako guretzat, edo soinukera berezia dutelako edo grazia egiten digutelako. Adibidez, nireak, zalantzari gabe bat da “aztoratu”, izugarri gustatzen zait, aztoratu, jendea aztoratzea ere gustatzen zait; orduan, hori gustatzen zait. Eta bestea da “azenarioa” (azanayua), esatea “hori a ze azenarioa den” ezta? Hori asko gustatzen zait, baita ere. Orduan, horiek dira nire kuttunak. Zuk badaukazu, Manu, kuttunikan?
MANU ETXEZORTU. Bai, “kuxidadea”. Kuxidadea, oso hitz polita da euskaraz.
IDOIA TORREGARAI. Bai, oso polita da. Gaur eskatu dieguna gure entzuleei, baita ere, da beraien hitz kuttun horiek bidaltzeko.
MANU ETXEZORTU. Bueno, entzuleak animatzen diren bitartean, guk proposamenak egingo dizkiegu, Idoia, hitz moloienak, ezta?
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Traola horretatik jaso ditut azkenekoak, edo niri behintzat politenak iruditu zaizkidanak, eta hauexek dira. Adibidez, bat “jukutria”. Jukutria, tranpa-edo esateko, azpijoko esateko; jukutria oso-oso polita iruditzen zait. Eta nik proposatzen dut, gainera, hau erabiltzea, ezta, erabili egin behar ditugu gaur aipatzen ditugunak, bale? Erronka jarriko diogu, baita ere. Beste bat, adibidez, da “amiñi”, esateko pixka bat; adibidez, “Kafea nahi dut, baina esne amiñi batekin”, ezta? Oso polita geratuko litzateke. Beste bat sonoritate aldetik edo soinukeragatik “artzapezpiku”. Iruditzen zait “tz” horiek eta “r” horiek eta... gero beste gauza bat da pertsona edo… baina hitza bera oso polita iruditzen zait. Beste hitz oso polita “zirimola”. Haizeak edo uretan, holako espiral hori sortzen duenean ba zirimola. Ze polita den! Beste bat “suharbera”, erretzeko erraza den material bat izan daiteke suharbera, edo pertsona bat ere suharbera izan daitekeela pentsatzen dut, hori ere bai. Edo “maleruski”. Ze polita!, zerbait tristea edo gaizki atera denean, ezta, maleruski. Edo “bestondoa”. Parranda egin dugunean, hurrengo egunean zer daukagu? Bestondoa.
MANU ETXEZORTU. Hitza polita da, baina egoera ez da polita.
IDOIA TORREGARAI. Egoera ez da polita, baina hitza oso polita da.

B2
2015-11-27
16272188
00:02:07
5852