Indarkeria matxistagatik aurkezten diren salaketen %0.014 soilik dira faltsuak

Salaketa asko faltsuak direla uste den arren, errealitatea oso bestelakoa da. Fiskaltzaren datuen arabera, indarkeria matxistagatik aurkezten diren salaketen % 0.014 soilik dira faltsuak.

Emakumeen aurkako indarkeria buka dadin lan egiten dutenen esanetan, horrelako mesfidantzazko mezuak helaraztea oso arriskutsua da.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Amane Ibañez esataria.- Euskaldunen ia % berrogeik uste dute salaketa faltsu asko daudela.
Kaleko emakumea 1.- Bai, normalean bai, o sea, batzuk, jende batzuk aprobetxatzen direlako, bada, beraien senarren kontrako edo defentsa edo botatzeko edo.
Kaleko gizona 1.- Suposatzen dut gutxi direla proportzioan. Igual egongo dira, baina gehienak ez.
Amane Ibañez esataria.- Fiskaltzaren datuen arabera, salaketen ehuneko 0, 014 soilik dira faltsuak, baina zergatik sinismen hori?
Maite Iturrate.- Bada, emakumearen kontra egiteko, ezta? Eta esateko, bada, guk horrelakoak egiten ditugula, bada, umeak lortzeko, bada, ez dakit, onura ekonomikoak lortzeko eta horretan bai, badagoela, ez dakit, lobby bat, baina bai badazela (badaudela) horrelako talde batzuk, bada, horrelako informazioa botatzen dituztela eta gainera, jendeak, es que, sinisten ditu.
Amane Ibañez esataria.- Eta horrelako mezuak zabaltzea oso arriskutsua izan daiteke.
Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria.- Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, bada, banalizazio bat dagoela eta honek izugarrizko kalteak, bueno ba, ekartzen dauzela (dituela), ez?.
Amane Ibañez esataria.- Mito hori, baina, ez dabakarra. Euskadiko herritarren % 62k alkohola, drogak eta estresa indarkeriarekin lotzen dituzte.
Kaleko emakumea 1.- Alkohola edaten dutenean edo drogak hartzen dituztenean, ba, agresiboagoak dira pertsonak edo, eta orduan, etxean bertan, bada, beraien agresibitatea, bada, ezartzen dutela.
Kaleko gizona 1.- Uste dut alkohola eta drogak dagozen (dauden) bitartean, biolentzia beti izango dela handiagoa.
Amane Ibañez esataria.- Edozelan ere, euskal gizartearen % 96k uste du genero-indarkeria onartezina eta legez zigortu beharrekoa dela.
 

B2
2015-11-25
16272135
01:41
5461