detalle dokuteka-generico-fitxa

Spinningeko saioa (A2E07)

Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning-saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen; eskian La Mongien egin du batek, eta kontu horretaz jardungo dute. Amaieran, irakaslea agertuko da.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KIROLARIA 1.— Kaixo, Amaia! Spinning egitera etorri zara! Ez duzu pilates egiten jarraitu behar, ala?
AMAIA.— Bai, jarraituko dut, baina astean behin, gehienez ere. Pixka bat aspertuta nago eta kasu egin dizuet. Hemendik aurrera astean bitan egingo dut spinning-a. Irakaslea berandu dabil, ezta?
KIROLARIA 1.— Bai, beti etortzen da berandu. Baina lasai egon, bost minutu barru izerditan egingo zara eta.
AMAIA.— Horixe behar dut. Azken bolada honetan jan eta edan besterik ez dut egiten.
KIROLARIA 2.— Hobe duzu kirola egin, neska! Bestela gizendu egingo zara!
AMAIA.- Bai, bai…
ETENA
AMAIA.— Asteburuak latzak izaten dira. Beti afari edo parrandaren bat.
KIROLARIA 1.— Ni eskiatzera joan naiz asteburu honetan.
AMAIA.— Plan ederra. Parrandaren ordez, kirola.
KIROLARIA 1.— Bai, La Mongien izan gara.
AMAIA.— Ba niri ez zait asko gustatzen, pistak itzalean geratzen direlako. Hori bai, bistak zoragarriak dira.
KIROLARIA 1.— Horretan arrazoi duzu. Baina elur asko zegoen; eta gu pistetan egon ginenean, oso jende gutxi zebilen.
KIROLARIA 2.— Hurrengoan elkarrekin joan behar dugu.
AMAIA.— Ados, baina beste leku batera, bai?
KIROLARIA 1.— Bai, Arettera joan gaitezke: gertu dago eta han ez da jende asko ibiltzen. Eta, gainera, lagun batzuek apartamentu bat daukate inguru hartan. Eskatu egingo diet.
AMAIA.— Ados ba! Jarri eguna eta kito.
ETENA
IRAKASLEA.— Tira, utzi berriketak eta has zaitezte berotzen! Zer egin duzue orain arte?, ezer ez? Tira, bat, bi, hiru, lau, bost, sei...
AMAIA.— Berandu, baina gogoz etorri da gaur!
KIROLARIA 1.— Bai, neska, irakasle hau izugarria da!
IRAKASLEA.— Lasai, segi hizketan! Laster ez duzue indarrik izango. Bat, bi, hiru, lau, bost..

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2015-11-13

x61pRelaContWAR

16271793
00:02:22

x61pViewCountWAR

4356

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR