detalle dokuteka-generico-fitxa

Moto kontuak (A2B07)

Amaia garajera jaitsi da motoa hartzera eta une horretan Oier iritsiko da autoz. Mutila bere motoari buruz komentarioak egiteann hasi zaio Amaiari. Amaiak alde egin nahi du, baina Oier bere motoari buruz hasiko zaio hizketan.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

OIER.— Kaixo!
AMAIA.— Aupa!
OIER.— Zer? Paseatzera?
AMAIA.— Ez, zinemara.
OIER.— Bakarrik?
AMAIA.— Bai, burua pixka bat lasaitzeko.
OIER.— Nahi baduzu, zurekin joango naiz.
AMAIA.— Ez, eskerrik asko. Gaur nahiago dut bakarrik; ez naiz konpainia ona izango.
OIER.— Berezia da zure motoa.
AMAIA.— Berezia?
OIER.— Bai, bueno, zaharra.
AMAIA.— Hala da, bai, baina oso ondo dabil eta gustura nago.
      ETENA
OIER.— Ados, baina honekin ezingo zara joan bidaian.
AMAIA.— Ez. Horretarako, autoz joango naiz zurekin.
OIER.— Primeran, baina motoa gustatzen bazaizu, nik badaukat bat, eder-ederra, herrian. Nahi duzunean ibil gaitezke.
AMAIA.— Baina nik ez daukat moto handiak gidatzeko baimenik. Nik motoa hirian ibiltzeko nahi dut.
OIER.— Lasai, nirekin joango zara. Moto ederra da: 750 zentimetro kubiko ditu, beltza da eta ia ez du zaratarik egiten.
AMAIA.— Bueno, banoa, e?, bestela berandutzen ari zait.
OIER.— Zoragarria da ziztu bizian joan eta haizea aurpegian sentitzea.
AMAIA.— Bai, baina...
OIER.— Eta ordu pare batean Pirinioetan egongo gara.
AMAIA.— Oier...
OIER.— Zer?
AMAIA.— Banoala!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2015-11-13

x61pRelaContWAR

16271784
00:01:35

x61pViewCountWAR

4082

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR