Haurrek geroz eta gutxiago jolasten dute kalean

Umeek espazio publikoetan helduen gidaritzarik gabe jolasteko aukera galdu dute.

Adituek argi dute honek ondorioak dituela haurren heziketan eta hirien diseinuan.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Hodei Arrausi berriemailea.- Segurtasun-burbuiletan sartu eta batetik bestera eramaten ditugu. Etxetik autora eta autotik eskolara. Geroz eta pedagogo eta urbanismo-aditu gehiagok abisua luzatzen dute: plazak, parkeak eta kaleak lapurtu dizkiegu. Eta horren erruz, ikasgairik funtsezkoena galtzen ari dira, aske jolasteko aukera.
Emakumezko hezitzailea.- Askotan, ai, jausiko dela edo ai! Zeozer gertatzen baldin bazaio… azkenean, hori da hezitzea, ez? bada, jausten bada, ba, berriro zutik jarriko da. Gainera, hori oso inportantea da, ba, autonomia landuko dutelako, trebetasun sozialak, bere autoestimua ere, ba, hori ere landuko dute…
Hodei Arrausi berriemailea.- Gasteizen, adin txikikoek autonomia zati horietako bat berreskuratzeko ekimena dago. Eskolarako bidaiak.
Ikaslea 1.- Autobusetan gero eta parada gehiago jartzen ari direlako eta bueno, ba orain lagun batzuk hasi direnez bizikletarekin, ba, beraiekin giotzen naiz.
Ikaslea 2.- Bai, horrela kirola egiten dugu eta ez dugu kontaminatzen (kutsatzen) asko.
Bizikletazalea.- Gero eta ume gehiago autoz joaten dira eskolara gurasoekin, gero eta autonomia gutxiago daukate.
Hodei Arrausi berriemailea.- Ume gehienez, aldiz, nahiago dute lagunekin, oinez edo bizikletaz joan. Hori bideragarri egiteko, gurasoen beldurrekin lan egiten dute.
Hori da lehenengo urratsa, ez? jendeak kalea eta hiria nola ikusten duen aldatzea. Duela urte batzuk, ba, hiria denontzat zen, kalea denontzat zen, haurrak ibiltzen ziren kalean arazorik gabe, jolasten zuten kalean eta uste dugu hori, kaleak berreskuratu egin behar direla umeentzat.
Hodei Arrausi berriemailea.- Japoniako hiriak adibide egokiak dira. Han umeak txiki-txikitatik ibiltzen dira kaletik bakarrik. Auzoak, komunitate osoak, umeen ardura hartzen du eta horrek hiria seguruagotzat hartzea ekartzen du.
Desplazatzeko ala bizitzeko espazioak nahi ditugun erabakitzea omen da kontua eta hor helduok asko dugu haiengandik ikasteko. Hiri erakargarriagoak imajinatzen, haiek gu baino hobeak baitira.

B1
2015-11-03
16271594
02:15
4705