Haragi gorria hain kaltegarria al da?
Aste honetan hautsak harrotu dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) minbizia sor ditzaketen jakiak aipatu dituenean; izan ere horien artean agertzen dira haragi prozesatuak eta baita haragi gorria ere. Kezkatzeko arrazoirik ba ote dugu?
Gai honi buruz hitz egin dute Landaberri saioan Felix Zubia medikuak eta Gipuzkoako Harakinen Elkarteko lehendakaria den Maddalen Goyak.
ESATARIA. Aste honetan hautsak harrotu ditu Munduko Osasun Erakundeak eman dituen datuak. Minbizia sor dezaketen jakiak aipatu ditu erakundeak, eta hor agertzen dira, haragi prozesatuak, txarkuteria, eta erabat frogatuta ez dagoen arren, baita haragi gorria ere. Guk segituan galdera egin diogu Euskadi Irratiko familia-medikuari, Felix Zubiari. Eta berak esan digu batetik, Munduko Osasun Erakundeak ez duela erabat asmatu mezua ongi ematen. Hasteko, ikerketa ez dagoela oraindik argitaratua, eta dagoeneko ondorioez hizketan ari garela eta horrek alderantziz beharko lukeela. Eta hizketan ere hala moduz ari garela, hedabide askok ez duelako asmatu informazioa behar bezala ematen. Eta gainera…
FELIX ZUBIA.Hemen inork ez duena aztertu da produktuaren kalitatea. Hau da, nola azterketa epidemiologikoak diren, eta talde berean sartzen diren, ezin ditut nahastu modu industrialean sortutako…
ESATARIA .Ya
FELIX ZUBIA. Elikagaiak, eta modu artisauan eta mimatuan tratatutako gauzak. Nola sartuko nituzke zaku berean nire aurrean haragia hartu, pikatu eta egindako hanburgesa bat,
ESATARIA. Bai.
FELIX ZUBIA. …edo ez dakit nondik… Eta ikusi da produktu kimiko asko haragi mota ezberdin eta gauza asko nahastutako produktuak.
ESATARIA. Ezin dira zaku berean sartu betiko harakinak, hemen bertan hazitako txekorraren haragiz egindako hanburgesa horiek egiteko haragi pikatua edota enbasatua den eta etiketetan oso ondo markatzen ez duen haragi pikatu paketatu hori. Eta haragi gorriari buruz beste puntualizazio hau egin digu berak.
FELIX ZUBIA. Hau da, haragi gutxi jatea arriskutsua da, txarra da osasunarentzat, ez minbizia sortzen duelako, baina batez ere haurtzaroan eta pertsonaren hazkundeari eragiten diolako. Eta hor dauzkagu herrialde pobreenetan proteina-gabeziak sortzen dituen arazoak.
ESATARIA. Eta Maddalen Goia agurtu behar dugu orain, Gipuzkoako Harakinen elkarteko lehendakaria da bera, eta Donostiako Antiguon Maddalen harategiaren jabea ere bai. Egun on deizula; Maddalen!
MADDDALEN GOIA. Egun on!
ESATARIA. Zenbat aldiz aipatu duzue gaia aste honetan zuen harategian?
MADDDALEN GOIA. E, gure harategian gutxi,
ESATARIA. Bai e?
MADDDALEN GOIA. Oso gutxi aipatzen dute. Alderantziz, guri lehenago ere gertatu zaigu, izandu diranean (izan direnean) oilaskoan arazoak eta gauza hauek, ba eiten degu (egiten dugu) lan gehiago. Zergatik? Guk daukagu zerealak jaten duen haragia, oilaskoa ere bai, konejua ere bai, txerria ere daukagu… Holako… Daukagu dena linea horretan…
ESATARIA. Eta hau zu Gipuzkoako Harakinen Elkarteko lehendakaria zara. Hau normalean hola da gure harakinetan edo zuenak espezializazio hori duelako, daukazue haragi natural hori;
MADDDALEN GOIA. Bai.
ESATARIA. Hau da praktika jenerala gure inguruan ala salbuespena zarete?
MADDDALEN GOIA. Nik uste det (dut) hemengo harakina, nik esaten dut bizi dagoena, lan egiten duena, egiten duela lana hola: erosten du ganadua, ona, mimatuta dagoen ganadua, zerealarekin egindako pentsua jaten duena…
ESATARIA. Eta haragi gorriaren kontsumoari dagokionez ze inpresio daukazu, Maddalen? Ze, beno, azken aspaldi honetan behin eta berriz entzuten ari gara, e, eta datu frogaturik ez dagoela, baina hor dabil, ez? Hor dabil, haragi zuria hobea dela, eta haragi gorria jateak badituela bere kalteak, eta abar. Ongi saltzen da haragi gorria?
MADDDALEN GOIA. Begira: guk saltzen dugu ongi. Gertatzen dena: ari da aldatzen jateko modua. Orduan gaur askoz ere gehiago jaten da elaboratuta dagoen gauza. Horregatik bezeroak eduki behar du argi eta argi, oso argi, nora joaten den erostera
ESATARIA. Zer esan nahi duzu, ya prestatuta daude jakiak erosten ditugula?
MADDDALEN GOIA. Bai. Bai. Hanburgesak, saltxitxak… Hori gero eta gehio (gehiago) jaten da.