detalle dokuteka-generico-fitxa

Lanean hasiko gara? (A2B06)

Kafe-makinan, lan-kontuez hitz egingo dute Josuk eta Amaiak, bakoitzak etorkizunean zer egin nahi duen komentatuz: Amaiak curriculuma osatu eta mugitzeko asmoa erakutsiko du; Josuk gogorik ez du, oraingoz, lan-kontuetan hasteko.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JOSU.—  Bai, nik kafesnea.
AMAIA.— Eta azukrerik gabe, ezta?!
JOSU.— Bai, hala da.
AMAIA.— (isilune baten ostean) Josu, pentsatzen aritu naiz... Beharbada, lanean hastea izango da onena.
JOSU.— Lanean? Eta masterra?
AMAIA.— Ez dut masterra utziko, egun erdiko lanen bat. Arratsaldez edo.
JOSU.— Zer dela eta lan egiteko gogo hori?
AMAIA.— Bueno, lehen ere aritu nintzen lanean musika-enpresa batean, sare sozialak kudeatzen; baina ez nuen denbora gehiegi igaro. Krisia, badakizu.
JOSU.— Bai, bai... Gai izango al zara masterra eta lana batera egiteko?
AMAIA.— Saiatuko naiz. Ez daukat oso argi, baina luxu handia da 30 urteren bueltan oraindik ikasten jarraitzea.
JOSU.— Nik ez daukat lan egiteko gogo berezirik. Lehen ere, karrerarekin, ez nuen gure arloko lanik topatu. Taberna batean aritu nintzen, asteburuetan. Baina oso gogorra zen eta utzi egin nuen.
AMAIA.— Hara, gure markesa!

ETENA

JOSU.— Eta, nondik hasiko zara?
AMAIA.— Ba ez dakit! Komunikazio-agentziak, seguru. Egunkari digitalak eta teknologietan inbertitzen duten enpresak. Horiek egiten dituzten proiektuen berri ematen dute normalean.
JOSU.— Ez dago gaizki pentsatuta.
AMAIA.— Kontua da enpresa batean sartzea, eta gero gerokoak.
JOSU.— Bai ba. Aukera ematen badizute, gero izango duzu aukera gora egiteko. Zuk asko balio duzu.
AMAIA.— Beti ez da horrela izaten; bestela, aurrekoan ez nintzen kalean geratuko.
JOSU.— Bueno, dena ondo joango zaizu. Zuk asko balio duzu, panpina!
AMAIA.— Baboa!

 

detalle2

Dokuteka

A2
2015-11-06

x61pRelaContWAR

16271564
02:05

x61pViewCountWAR

5894

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR