detalle dokuteka-generico-fitxa

San Frantziskoko euskaldunak ENBAXADOREAK dokumentalean

Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko Loadinn taldearen eskutik datorkigu "ENBAXADOREAK" dokumentala.

Hilabetez Estatu Batuetako San Frantzisko hirian burututako dokumental honek San Frantziskoko euskaldun komunitatearen bizitza erakusten du, duela mende erdi Ameriketara joan ziren euskal artzainengandik hasi eta gaur egungo ingeniari eta teknologoenganaino, bertako euskal etxeko ekintzak oinarri hartuz.

Dokumental honetan Euskal Herriarekin harremana duten 30 pertsonatik gora elkarrizketatu dira. Beraien eguneroko bizitza eta istorioen berri emanez, Ameriketako euskal komunitate baten eraldaketa eta bizimodua islatu eta munduaren beste aldeko euskal kulturaren egoera erakutsi nahi izan dute egileek.

Mota guztietako euskaldunak aurkituko ditugu: edadetuak, umeak, enpresariak, amerikarrak... Amerikarrak bai, bertan jaio eta bizi diren euskaldunen istorioak entzuteko aukera ere izango dugu, euskal kulturarekin harremana mantentzeko musean edota euskal dantzan jarduten diren yanke euskaldunak, hain zuzen ere.

Une honetan, proiektuaren egileak finantziazio modu desberdinak bilatzen ari dira eta crowdfundig kanpaina bat jarri dute abian. Helburua da Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan dokumentala erakutsi eta bertaratutakoekin eztabaida sortzea, guztira bi ordu inguruko saioak prestatuz.

ENBAXADOREAK dokumentalari buruz edota etorkizunerako dituzten ideien berri gehiago jakin nahi duenak bisita dezala http://karena.eu/proiektua/enbaxadoreak-dokumentala helbidea.
FACEBOOK: ENBAXADOREAK
TWITTER: @enbaxadoreak
Bitartean, hona hemen prestatu duten trailerra:
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gizona 1.- Zu Euskal Herritik kanpo bizi zarenean, identifikatzen gaituen modurik argiena euskara da, eta askok bilatzen dute identitate hori euskara ikasten.
Horrek klaseak hartu baldin baditzake, edozeinek har ditzake, munduan dauden beste tokietan.
Gizona 2.- Ekintzaile izatea niretzat ez da bakarrik enpresa bat sortzea.
Gizona 3.- Hemen, bildotsa.
Gizona 4.- Maiz joaten naiz Euskal Herrira.
Gizona 5.- Zumarragakoa naiz.
Emakumea 1.- Euskal Etxea dago San Frantziskon.
Gizona 6.- Hemen, Kalifornian, sortua.
Gizona 7.- San Frantziskon!
Emakumea 2/Gizona 8.- Guk euskaraz.
Emakumea 3.- San Frantziskora etorri nintzen duela hilabete pasatxo…
Gizona 9.- Hemezortzi urtetan atera nintzen Ameriketarat.
Emakumea 4.- Oso desberdina da bizitza hemen.
Gizona 10.- Euskal Herritik, mundura begira.
Emakumea 5.- Nahi dut atxiki euskara.
Gizona 11.- Bai, bai, bai, nik mintzatzen dut gure euskara.

detalle2

Dokuteka

B1
2015-10-15

x61pRelaContWAR

16271181
01:58

x61pViewCountWAR

5795

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR