detalle dokuteka-generico-fitxa

Apartatu eguneroko errutinatik

Irratsaio honek gure eguneroko ohiturak aldatzea gomendatzen digu. Horretarako, ez dugu ezer berezirik egin behar: eguneroko gauza txiki batzuk aldatu besterik ez.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA. Iepa, arratsalde on. Eguneroko errutinatik ateratzeko nahikoa izaten da gauza txikiak beste modu batera egitea.
ESATARIA NESKA. Adibidez, egunero egiten ditugunak diferente egitea, beste ordena batean, adibidez.
ESATARIA MUTILA. Edo astelehenak barikua balira bezala bizitzea.
ESATARIA NESKA. Ba nola egin eguna ezberdin? Ez dakit ba, laneko bidean desbideratu eta hilabeteetan hartu ez duzun bidea hartuta, gero toki berera heltzeko, baina beste modu batera.
ESATARIA MUTILA. Edo bazkariari ukitu berezia emanda, ze beti hartzen duzu limoizko jogurta, baina gaur ba ez, gaur mazedoniazkoa jan duzu.
ESATARIA NESKA. Edo astearteetan egin ohi duzun paseoa gaur eginda.
ESATARIA MUTILA. Eta, igual, horregatik joan da Dalai Lama Ingalaterrako Glastonbury musika-jaialdira, zeozer diferentea egitearren.
DALAI LAMA. Look so very beautiful, very youthful. So that gives me encouragement. I should be like you more active.
ESATARIA NESKA. Ba, Patti Smithen ondoan, eszenaleku gainean, Dalai Lama esanez musikariak hain eder ikusita, berak ere bizitza aktiboago bat eman beharko lukeela. Eta, bueno, jendea barrezka.

detalle2

Dokuteka

B2 B1
2015-09-09

x61pRelaContWAR

16270313
00:01:08

x61pViewCountWAR

4807

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR