Zumaia-Zarautz errepidea, munduko ederrenetakoa

Badakizu inkesta baten arabera, Zumaia eta Zarautz batzen dituen kostako errepidea munduko zoragarrienen artean dagoela? Urtean makina bat aldiz ixten duten N-634ko zati hori munduko errepiderik ederrenen artean dago. Jakin nahi zenbatgarren postuan dagoen?


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

GORKA. Estres-momentu horietan, askotan ez gara jabetzen, esaterako, munduko errepiderik zoragarrienetako batean gabiltzala, eta horietako bat etxetik gertu dugula: Zumaiatik Zarautzera doan errepidea. Bai, askotan gure haserrealdiak eta albiste negatiboak eragiten dituen hori, urtean makina bat aldiz ixten duten N-634 errepide famatu hori munduko errepiderik ederrenen artean dago. Lander Eizagirre, egun on.
LAIDER EIZAGIRRE. Egun on, Gorka. Ba, bai, zuk esandako moduan, munduko errepide ederrenen edo zoragarrienen artean dago Zumaia eta Zarautz arteko bidea; ahaztu gabe, hori bai, erdian Getaria dugula. 12 kilometroko bidea da, eta ibilgailuen alokairurako Avis konpainia izan da N-634a rankingaren goiko partean ipini duena. Mundu-mailan, kostako errepideen artean, 13. onena da. Eta ba al dakizu zein den lehenengoa, Gorka?
GORKA. Zein da lehendabizikoa?
MAIXA. Ba 1. postua Kaliforniako Big Sur eta Castroville arteko bidearentzat izan da, eta onenen artean daude, besteak beste, Monako, Australia, Irlanda edo Hego Afrikako errepideak. Eta zer hartzen duten kontutan? Ba gidariaren gozamena. Eta hori nola neurtzen den? Ba bihurgune batetik bestera, gutxi gorabehera, 10 segundoko zuzengune bat izatea. Hori omen da ba gidatzeko gusturen sentitzen dena gidaria. Eta Zarautz eta Zumaia arteko N-634ak nahiko ratio ona du, itxura denez, bihurgune batetik bestera 10 segundoko zuzengune bat dutenen artean nahiko ondo kokatuta dago; eta, noski, eta garrantzitsua da baita ere, bertako paisaia. Egia esan, badaude euskal kostaldean beste hainbat errepide ikusgarri ere: ba Bermeotik Bakio edo Armentara artekoa, edo Sokoatik Hendaia artekoa ere benetan ederra da. Baina, badakizu, errepide hauek ez dira presaka lanera joateko; beste zereginik gabe, ba autoa hartu eta paisaiaz eta autoa gidatzeaz gozatzeko baizik. Asko daude euskal kostaldean, baina egia da, beharbada, Getaria eta Zarautz eta Zumaia arteko hori errepidea benetan oso behetik doala, ez?, itsasotik oso gertu.
GORKA. Oso gertu.
LAIDER EIZAGIRRE. Kostaldeko beste lekuetan goragotik doaz, eta zati horretan, benetan, oso gertu; eta horregatik iristen dira olatuak ere negu partean errepidera, eta apurtzen dute errepidea eta itxita egoten da; baina gaurko moduko eguraldiarekin, egia esan, oinez edo bizikletan ere bai, baina autoz ere bide horretatik pasatzea gozamena da.
GORKA. Zoragarria da. Lander, badakizu niri zein den Zumaia eta Zarautz arteko errepide horretatik gehien gustatzen zaidan zatia? Hor dago, tuneltxo bat dago, mendiak berak egindako tuneltxo bat dago, horrela tunel natural bat, eta horixe da gehien gustatzen zaidana. Txikitan ere flipatu egiten nuen hortik pasatzean. Kar-kar.

B1
2015-08-11
16270088
00:02:49
4094